El Nacional (Venezuela) | |
---|---|
Mota | egunkari, egunkari eta online egunkari |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | gaztelania |
Formatua | izara |
elnacional.com eta elnacional.com | |
El Nacional Venezuelako egunkaria da, 1943ko abuztuaren 3an Caracasen sortua. Gaur egun, Miguel Henrique Otero da egunkariaren zuzendaria, sortzaileen biloba eta semea da. Bere lehen zuzendaria Antonio Arraiz poeta izan zen. 2018ko abenduaren 14an egunkariak bertan behera utzi zuen paperezko edizioa.[1] PSUVko kide nagusietako batek egunkariaren egoitza nagusia bahitu zuen 2021eko maiatzean.
El Nacional aldizkariaren lehen edizioa 1943ko abuztuaren 3an kaleratu zen. Berrikuntza garrantzitsuak izan zituen, besteak beste, hauek: editorialaren ordez mantxeta jartzea, grafiko handiak dituzten titular nabarmenak erabiltzea eta egunkari osoa gaika sailkatzea.
Lehenengo urtean zehar egunero 10.000 aleko tiradarekin ibili zen eta edizio bakoitzak zortzi orrialdeko bi gorputz zituen, formatu estandarrean eta zazpi zutabetan.[2]
Venezuelako autore ezagunenetako askok idatzi dute egunkarian. Hain zuzen, Arturo Uslar Pietrik, Venezuelako intelektualak, berrogeita hamarretik gora urtez izan zuen iritzi-zutabe bat egunkarian, eta haren zuzendaria izan zen.[3]
Martin Ugaldek Venezuelan bizi izan zenean literatur-sari preziatuenak bereganatu zituen, nola erreportaietan hala ipuinetan, hrien artean El Nacional egunkarikoa.[4]