Elias Cairel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sarlat-la-Canéda, XII. mendea |
Heriotza | Sarlat-la-Canéda, 1222 (egutegi gregorianoa) ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako okzitaniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | trobadorea, poeta eta musikagilea |
Mugimendua | Erdi Aroko musika |
Elias Cairel (baita ere Elias Cayrel, Cairels, Carelz edo Caire) XIII. mende hasierako Proventzako trobadore ospetsua izan zen. Oso datu gutxi gordetzen dira hari buruz.
1204 eta 1222 aritu zen musikari gisa eta Sarlat (Dordoina) jaio eta hil zen. Lanbidez urregina zen baina, poesiaz liluratuta, mundua ezagutzea erabaki zuen. 1190tik aurrera, Proventzako poeta asko ipar Italiako gorte aberatsetara joan ziren, han arrakasta izateko aukera handiak baitzeuden. Joera hori 1208an Albitarren aurkako Gurutzadaren hasierarekin indartu egin zen. Carel Laugarren Gurutzadarekin batera Tesalonikako Erresumara joan zen. Ondoren Espainiara joan zen, Alfontxo IX.aren gortera (1210-11) eta Lombardiara (1219-1222/24).[1]
Bere obraren 14 testu gordetzen dira: hamar trobadore-kantak, tençon bat, descort bat,sirventes bat eta gurutzadako kanta bat. Haren biografia hiru eskuliburuetan jasotzen da; laugarren batean beste hiruren bertsioen zuzenketa jaso izan zen. Biografia horietan esaten da musikari eta kantari bezala txarra zela baina musikagile bezala "letrak eta abesti onak idatzi zituela".[2] Hiltzekotan zegoenean, antza, Errumaniatik Sarlatera itzuli zen.
Bere biografietan emakume baten izena jaso zen, Ysabella; haren pertsonaliateari buruz teoria desberdinak daude: batzuen ustez goi mailako Italiako edo Greziako noblea izan zitekeen; besteen ustez, gazte garaian Cairelek Périgorden ezagutu zuen neska gaztea.