Elisabetta Viviani | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elisabetta Viviani |
Jaiotza | Milan, 1955eko urriaren 4a (69 urte) |
Herrialdea | Italia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea, telebista aurkezlea, showgirla eta margolaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Musika instrumentua | ahotsa |
Elisabetta Viviani (Milan, Italia, 1953ko urriaren 4a) abeslaria eta zinema aktorea da.[1]
Milanen 1953an jaioa, 1962an hasi zuen bere ibilbidea, bederatzi urte besterik ez zuela. 1977an, Nicole bere alaba bakarraz erditu zen; Gianni Rivera futbolaria izan zen aita.[2]
1978. urtean lortu zuen arrakasta, Heidi animeari esker; Elisabettak abestu zuen soinu banda, eta milioi eta erdi kopia saldu zituen.[3] Elisabetta Sanremoko kantu jaialdian aritu zen, behin bakarrik, 1982an, Balducci-ren C'è abestiarekin; seigarren postua lortu zuen.
1990ean Fininvestekin lankidetzan hasi zen.
2015ean, Dario Baldan Bembo kantautorearekin eta Franco Romeo aktorearekin batera, Frantzisko aita santuaren bizitzari buruzko errezitaldia eskaini zuen Baldan Bemboren musikarekin eta Adriano Bonfantiren eta Gigi Reggiren testuarekin: Il primo a chiamarsi Francesco izan zen errezitaldiaren izenburua.
Urtea | Filma | Pertsonaia |
---|---|---|
1981 | Asso | Carolina, neskamea |
2014 | Sexy Shop | Oniricako gerentea |