Ellesse Andrews | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Christchurch Women’s Hospital (en) eta Christchurch, 1999ko abenduaren 31 (25 urte) |
Herrialdea | Zeelanda Berria |
Familia | |
Aita | Jon Andrews |
Hezkuntza | |
Heziketa | Mount Aspiring College (en) 2015) St Peter's School (en) (2016 - 2017) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 176 zentimetro |
Ellesse Andrews (Christchurch, Zeelanda Berria, 1999ko abenduaren 31) Zeelanda Berriko atleta da, pistako txirrindularitzan parte hartzen duena.
Zeelanda Berria ordezkatu zuen 2018ko Commonwealth Jokoetan, eta, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, zilarrezko domina lortu zuen keirinen[1].
2024ko Udako Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, zilarrezko domina bat lortuz taldekako abiadura proban (Rebecca Petch eta Shaane Fultonekin batera. Urrea keirin proban eta urrea ere bakarkako abiaduran.[2][3][4]
Andrews Christchurchen jaio zen 1999ko abenduaren 31ko 23:45ean, 2000. urterako hamabost minutu falta zirela[5]. Bere aita, Jon Andrews, txirrindulari olinpikoa izan zen, eta 1990eko Commonwealth Jokoetan eta 1992ko Udako Olinpiar Jokoetan Zelanda Berria ordezkatu zuen[6]. Bere ama Angela Mote-Andrews da, nazioartean mendiko bizikletan lehiatu zena. Mote-Andrews bere burua prestatzen ari zen munduko txapelketetaren inaugurazioan parte hartzeko —1999ko UCI Mountain Bike Munduko Txapelketan Åre, Suedia—, haurdun geratu zenean[7]. Arreba txiki bat du, Zoe[8].
Andrews Wanakan hazi zen, eta, 11 urte arte, Mount Aspiring College-ra joan zen, azken bi urteetan bigarren hezkuntzako Cambridgeko St Peter's Schoolera joan aurretik[9].
Andrews 14 urterekin hasi zen txirrindularitza lehiatan ibiltzen; hasieran, mendiko bizikletan, baina laster joan zen pistako txirrindularitzara[10]. Bere aitari, dantza eskolak ordaintzeko eskatu zion, eta txirrindularitza gehiago egingo zuela akordioa egin zuten. Handik gutxira, aitak pistako bizikleta bat erosi zion, eta, horri esker, pistako txirrindularitzan sartu zen[11].
Andrewsek lau domina irabazi zituen, tartean bi urrezko, UCI Junior pistako txirrindularitzako munduko txapelketan[10]. Izu Belodromoan lehian, zilarrezko domina irabazi zuen 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan emakumezkoen keirinean. Final laurdenetara eta finalerdietara pasatzeko, 2. aukera gainditu behar izan zuen. Finalean, bigarren postuan sartu zen bi itzuliren faltan, eta postu horri eutsi zion[12].
Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Lehiaketa |
2020 | Tokio ( Japonia) | Keirin | |
2024 | Paris Frantzia | Taldekako abiadura | |
2024 | Paris Frantzia | Keirin | |
2024 | Paris Frantzia | Bakarkako abiadura |
Andrewsek, 2018ko otsailean, Waikato Regional Sports Awards sarietan, Bigarren Hezkuntzako Kirolarien Saria irabazi zuen. Astebete geroago, Emerging Talent Saria irabazi zuen Halberg sarietan[10].