Elortz | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa |
Udalerria | Noain Elortzibar |
Posta kodea | 31470 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°44′02″N 1°33′37″W / 42.733888888889°N 1.5602777777778°W |
Garaiera | 480 m |
Demografia | |
Biztanleria | 293 (2020) |
Elortz Noain Elortzibarko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 124 biztanle zituen.
Elortzen herri mugakideak honakoak dira: Zabalegi mendebaldean, Zulueta ipar-mendebaldean, Iharnotz eta Otao hegoaldean, eta Ezperun hego-mendebaldean.
Erdi Aroko jaurerria, 1142an Urraca Ortiz-ek Iruñeko Loperi eman zion San Bartolomé monasterioarekin batera. 1802an Elortz Elortzibarko diputatuak eta herritarren artean aukeratutako erregidoreak zuzentzen zuten.
1847an eskola zeukan eta bertako maisuak 800 errealeko soldata jasotzen zuen urtero. Horrez gain, Iruñea eta Zangoza arteko bidean egonik, Elortzek benta zeukan bide hartan. Posta, Elotik etortzen zen astean hiru aldiz.
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
118 | 124 | 133 | 145 | 122 | 121 | 118 | 124 |
La Sanguesina Veloz edo Zangoztar Azkarra izeneko autobus konpainiak Elortz Zangoza Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:
Elortzeko jaiak Jasokundearen omenez ospatzen dira abuztuaren 15aren inguruan.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Noain Elortzibarko kontzejuak | ||
---|---|---|
Andrikain · Dorre · Elortz · Ezperun · Gerendiain · Iharnotz · Imarkoain · Noain · Oritz · Otao · Zabalegi · Zulueta |