Els Setze Jutges (euskaraz Hamasei Epaileak) 1961ean Miquel Porter i Moixek, Remei Margaritek eta Josep Maria Espinàsek sorturiko katalanezko kantarien talde bat izan zen. Izena Katalunia, Valentzia nahiz Balear Uharteetako herrik aho-korapilo ezagun batean oinarritzen da (Setze jutges d'un jutjat mengen fetge d'un penjat, hots, "Epaitegi bateko hamasei epailek urkatu baten gibela jaten dute"): izendapen hura diktadura frankistaren garaiko nolabaiteko kataluniar kulturaren aldeko izpiritu ironiko eta errebindikatzaile batez jaio zen.
Euren kantak abestuz eta frantziar kantarien abestien bertsioak moldatzen hasi ziren, bereziki Georges Brassensenak. Elkartu ziren artistak barne, "epaileak" hauexek izan ziren, kronologikoki: