Emilia Pérez | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2024 |
Izenburua | Emilia Pérez |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania ingelesa frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Mexiko |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | musika-filma, film komikoa eta LGBTeei buruzko filma |
Iraupena | 130 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jacques Audiard |
Gidoigilea(k) | Jacques Audiard |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Pascal Caucheteux Nicolás Celis (en) |
Edizioa | Juliette Welfling |
Ekoizpen-diseinatzailea | Emmanuelle Duplay (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Clément Ducol (en) Camille (en) Georges Brassens |
Argazki-zuzendaria | Paul Guilhaume (en) |
Koreografoa | Damien Jalet (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | |
Emilia Pérez 2024ko Jacques Audiard frantziar zinema zuzendariaren film dramatiko musikala da. Ekoizpen frantziarra izan arren, Mexikon kokatua dago eta bertako gizartea du eszenategi, indarkerian fokatuz neurri handi batean, eta trans identitateen gaia jorratuz.[1] Gai horien trataera ez zen kritikari kultural guztien gogokoa izan.
Audiarden lanean bere ohiko kolaboratzailea, Thomas Bidegain zuberotarra, ageri da baita ere lanean, gidoi eta arte-zuzendaritzako kolaboratzaile gisa kredituetan.[2]
Gainkualifikatua eta gutxietsia, Ritak abokatu gisa dihardu kriminalak arazoetatik ateratzea justiziaren esku uztea baino gehiago intesatzen zaion abokatu-langela batean. Egun batean, ustekabeko zerbait jazoko zaio: Manitas-ek, kartel bateko buruak, kontratatu egingo du laguntza behar duelako bere negozioetatik erretiratu eta luzaroan ezkutuan prestatutako plan bat benetako bihurtzeko: emakume gisa bizi nahi du aurrerantzean, Emilia Pérez izena hartuta, sexua berresleitzeko ebakuntza eginez bide batez.[3]
Filmak izendapen eta sariak jaso izan ditu, baina kritikak ere bai Mexikon bertan, adibidez Ricardo Gallegos zine kritikari mexikarraren iritziz:[4] Esterotipoz betea dagoela, esamoldeak eta azentuak ez dira egokiak (aktore nagusietako batzuk ez dira mexikarrak), eta Mexikok dituen arazoenganako hurbilpena sentsibilitate gutxikoa dela.
Paul B. Preciado filosofo (eta zinegile) espainiarrak arrazista eta transfoboa iritzi zion filmari. Genero trantsizio marrazten den ikuspegi psikopatologiko batekin egin zela uste du Preciadok, zenbait ardatz aipatuz, adibidez: kriminalizazioa, exotizazio etnografikoa, eta trantsizioaren errepresentazio mediko-kirurgikoa. [5] [6] Ildo bertsutik, Juan Barquin queer ikuspegiko kritikari mexikar-estatubatuarrak idatzi du filmeko trans gaiaren errepresentazioa atzerakoia dela, ez aurrerakoia.[7]
Rodrigo Prieto zine zuzendari mexikarrak ere kritikatu izan du filma, autentikotasuna falta zaiolakoan. Prieto Netflixen emandako Pedro Páramo filmaren zuzendaria da, eta Netflix da halaber Emilia Perezen streaming plataforma eskubideduna.[8]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |