En man som heter Ove (euskaraz Ove izeneko gizona), 2015eko Hannes Holm suediarrak zuzendutako drama-komedia film bat da. Fredrik Backman idazlearen 2012ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Rolf Lassgård, Bahar Pars, Filip Berg eta Ida Engvoll aktoreek antzeztu zuten.
89. Oscar Sarien ekitaldian Nazioarteko film onenaren Oscar Saria eta Makillaje onenaren Oscar Sariaren izendapenak jaso zituen.
Ove Lindahl (Rolf Lassgård) 59 urteko gizon alargun eta ozpindu bat da, jada mundua eta jende guztian fedea galdu duena, baita bere buruan ere. Baina familia berri bat bere etxe alboan bizitzen jartzen denean, Ovek gizakia eta gizarteari buruz duen ikuspegi ezkorra aldatuz joango da.