Ephippiger | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Orthoptera |
Familia | Tettigoniidae |
Generoa | Ephippiger Berthold, 1827 |
Ephippiger intsektu bat da matxinsalto adarluzeen generokoa. Berthold-ek deskribatu zuen 1827an, Tettigoniidae familiakoa da, Bradyporinae subfamiliakoa.
Genero honetako matxinsaltoek oso hego txikiak dituzte, eta bizkareko pronotum-aren antza zela batena da (latinezko ephippium izenaren esannahia 'zaldi baten gainean esertzeko zela' da).
Ephippiger espezieen hegal atrofiatuak ez dira hegan egiteko egokiak eta soinuak igortzeko soilik erabiltzen dira (estridulazioa).
Genero honetako espezieak Euskal Herriaz gain,[1][2] Austria, Belgika, Kroazia, Txekiar Errepublika, Frantzia, Alemania, Italia, Errumania, Espainia, Iran eta Suitzan daude .