̼
Erasmus Quellinus I.a | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sint-Truiden, 1580 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Hegoaldeko Herbehereak |
Heriotza | Anberes, 1640ko urtarrilaren 22a (59/60 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea |
Lantokia(k) | Anberes |
Kidetza | Anberesko San Lukas artista elkartea |
Erasmus Quellinus I.a edo Erasmus Quellinus Zaharra (ordezko izenak: Erasmus Quellinck, Erasme Quellin (I)) (Sint-Truiden, 1584 – Anberes, 1640ko urtarrilaren 22a) flandriar eskultorea izan zen, Anberesko artisten dinastia bateko burua.
Gaztaroko xehetasunik ez dago. 1606 urtean Saint Luke elkarteko maisu bihurtu izendatu zuten. Betje van Udenekin ezkondu zen, Lucas van Uden margolariaren alaba bera. Lau seme-alaba izan zituzten: Erasmus, margolari eta grabatzaile bikaina; Artus, bere aitaren urratsei jarraitu eta eskultore izan zena; Hubertus, grabatzaile eta margolaria; alaba, Cornelia Quellinus, Pieter Verbrugghen Zaharra-rekin ezkondu zen.[1]
Bere ikasleen artean aipagarrienak hauek dira: Pieter Verbrugghen Zaharra, Melchior Charles, Wallerant Vaillant, Joos Sterck (1607); Rombout Claes (1609an), Melchior van der Lanen (1612), Hans Franscoys (1614), Hans Bernaert (edo Beernart) (1615) eta Christoffel de la Fontaine (1633-34).[2]
Bere lanak gutxi iraun du gaur egunera arte. Batez ere antzinako eskulturak oinarritzat hartuta aritzen zen[1] . Pizkunde bukaerako estiloan lan egin zuen eta bere azken lanek, lehen barrokoko antzuak zituen.[3] Dekorazio lanez gain, banakako estatuak egiteagatik ere ezaguna izan zen baina gaur egunera ez dat bat bera ere heldu.[1]