Erik Gorriaren saga

Erik Gorriaren saga
Jatorria
IzenburuaEiríks saga rauða
Ezaugarriak
Genero artistikoaSaga
Hizkuntzaantzinako eskandinaviera
Deskribapena
Honen parte daHauksbók (en) Itzuli
Fikzioa

Erik Gorriaren saga (islandieraz: Eiríks saga rauða) hitz lauz idatzitako literatur idazlan bat da, bertan bikingoek Groenlandia, Markland eta Vinlanden bizitako abenturak kontatzen dira.

XIII. mendeko egile ezezaguneko islandiar sagetako bat da.

Erik Gorriaren sagak funtsean Groenlandiarren sagan jazotako gertakizun berberak kontatzen ditu: norvegiar jatorriko bikingo batzuk, tartean Erik Gorria, Islandian itsasoratu, Groenlandia topatu eta kolonizatu egingo dute. Geroago, Erik Gorriaren semean den Leif Eriksson mendebalderago nabigatu eta Helluland (Harri Lauen Lurraldea), Markland (Basoen Lurraldea), Furðustrandir (Mirarien kostaldea) eta Vinland (Mahastien Lurraldea) topatuko ditu, baina urte gutxiren barru bertako biztanleen (skræling) eraso etengabeek eta beste hainbat oztopok bikingoak Groenlandiara itzultzera behartuaraziko ditu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]