Antolatzailea | Liga Nacional de Fútbol Sala (LNFS) |
---|---|
Sorrera | 1989 |
Eremua | Espainia |
Parte hartzaileak | 16 |
Garaipen gehien | FC Barcelona (6) |
2019ko Txapelduna | FC Barcelona |
Webgune ofiziala |
Espainiako Areto Futboleko Lehen Maila (gaztelaniaz: Primera División de fútbol sala) Espainiako areto-futbol liga da. 1989an izan zuen lehen ekitaldia eta Inter Fútbol Sala da garaipen gehien lortu dituena.
Hasiera batean hainbat multzo osatu ziren eta ondoren irabazleek beren artean jokatzen zuten. 1995ean egitura aldatu zen eta ordutik aurrera bi fasetan jokatzen da txapelketa. Lehenik eta behin fase erregularra jokatzen dute 16 taldeek eta ondoren zortzi onenek txapelketarako play-offak jokatzen dituzte. Finala hiru partida irabaztera jokatzen da 2009-10 denboralditik aurrera.
Denboraldia | Egoitza | Txapelduna | Emaitza | Finalista |
---|---|---|---|---|
2010-11 | Toledo | FC Barcelona | 4-3 | Inter FS |
2011-12 | Antequera | FC Barcelona | 6-3 | ElPozo Murcia |
2012-13 | Irun | FC Barcelona | 6-3 | ElPozo Murcia |
2013-14 | Bilbo | FC Barcelona | 4-3 (luz) | ElPozo Murcia |
2014-15 | Águilas | Inter FS | 3-0 | FS Marfil Santa Coloma |
2015-16 | Sevilla | ElPozo Murcia | 3-2 (luz) | Palma Futsal |
2016-17 | Guadalajara | ElPozo Murcia | 3-2 | MRA Xota |
2017-18 | Cáceres | FC Barcelona | 4-3 (luz) | Jaén FS |
2018-19 | Ciudad Real | FC Barcelona | 5-2 | Jaén FS |
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
FC Barcelona | 6 | 2011, 2012, 2013, 2014, 2018, 2019 |
ElPozo Murcia | 2 | 2015, 2016 |
Inter FS | 1 | 2015 |