Espainiako enparantza (Bartzelona)

Espainiako enparantza (Bartzelona)
Geografia
LurraldeaMontjuïc
Map
Ezaugarriak
LoturakAvinguda de la Reina Maria Cristina (en) Itzuli

Bartzelonako Espainiako enparantza (katalaneraz Plaça d'Espanya) hiriburu katalandarraren enparantza nabarmenetakoa da. Eixample barrutian dago. 1929ko Nazioarteko Erakustaldirako eraikia izan zen, Josep Puig i Cadafalch eta Guillem Busquets arkitektoen proiektuen arabera eta Antoni Darderrek amaitu zuen. 200 metroko diametroa du.

Enparantzaren erdian Josep Maria Jujolek 1928an proiektatutako iturria dago. Aintzineko Madrilerako errepidean zegoen muino baten gaineko Bartzelona udalerriaren bukaera agertarazten zuen gurutze bat zegoen lekuan kokatzen da. Gurutze hau Creu Coberta bezala ezagutzen zen eta Sants Barrutiko auzo nagusienetako bati izen eman zion. Jujolek monumentu hau uraren omenez planteiatu zuen. Multzo eskultoriko bakoitzak espainiar kostaldeak bustitzen dituen itsaso edo ozeanoetako bat irudikatzen du. Eskultura guzti hauek Miquel Blay eskulturgilearen eskutik sortu ziren. Mediterraneoa, Ebro ibaiarekin gazteez inguratutako gizon gazte batez irudikatzen da. Ozeano Atlantikoa, Tajo eta Guadalquivir ibaiek gazteez inguratutako bi agureekin irudikatzen dira. Kantauri itsasoa, bere arroa osatzen duten ibai motz eta azkarrak irudikatzen dituen nerabe gaztetxoekin.

Haisera batean idazkiak zituzten hiru zutabe erraldoiek Erlijioa, Arteak eta Heroitasuna ordezkatzen dituzte, alboetako Nabigaketa, Osasun Publikoa eta Oparotasunaren irudikatzeekin batera, lan guzti hauen egileak Miquel eta Llucià Oslé anaiak direlarik. Iturriak Tomàs Llovet eskulturgileak brontzez altxatu zituen hiru Garaipenez inguratutako pebetontziek amaitzen dute. Iturriaren zati hau Miguel Primo de Rivera diktatzailearen ideietara ederki asko atxikitzen zaio, Jujol beraren esanetan "pebetontziek zibilizazioa defendatzearren Espainiak eginiriko etengabeko sakrifizioa irudikatzen baitu". Enparantza honetatik ikusita Veneziar Dorreak nabarmentzen dira, Ramon Reventósen sorkuntza dira, bai eta beste hainbat monumentu eta eraikin enblematiko ere.

Garraiobideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]