Espainiako futbol liga txapelketa

Espainiako futbol liga
La Liga
Antolatzailea Liga Nacional de Fútbol Profesional
Konfederazioa UEFA
Sorrera 1928-29
Eremua Espainia Espainiar Estatua
Taldeak 20
Garaipen gehien Espainia Real Madril (36 Liga)
Txapelduna Espainia Real Madril (2023-24)
Webgunea www.lfp.es

Espainiako Futbol Liga Txapelketa (La Liga) Espainiako futbol txapelketa garrantzitsuena da, 5 mailaz osatua. Mailarik garrantzitsuena lehen maila da, 20 futbol talde profesionalez osatua eta 1929. urtean sortua; urte hartaz geroztik, urtero jokatzen da irailetik eta ekain arte. Profesionalen Futbol Ligak (PFL) antolatzen du.

Ligako sailkapen nagusiko lehenengo lau taldeak UEFAko Txapeldunen Ligarako sailkatzen dira; eta bosgarren eta seigarren sailkatuek, berriz, UEFA Koparako sailkapena lortzen dute. Sailkapeneko azken hirurak bigarren mailara jaisten dira.

Munduko liga onenetakoa kontsideratzen da taldeek duten mailagatik eta bertan jokatzen duten futbolariengatik. Espainiako Ligaren lehen mailan, France Football kirol aldizkari frantsesak ematen duen Urrezko Baloia sariaren irabazle ugari aritu dira, besteak beste: Alfredo Di Stéfano, Raymond Kopa, Luis Suárez, Johan Cruyff, Hristo Stoitchkov, Ronaldo, Zinedine Zidane, Rivaldo, Luís Figo, Michael Owen, Ronaldinho eta Fabio Cannavaro. Azken urteetan Lionel Messik eta Cristiano Ronaldok lortu dute sari hori.

Liga ez da Espainian jokatzen den futbol txapelketa bakarra; izan ere, urtero Espainiako Errege Kopa jokatzen da. Bi txapelketa horien irabazleen artean, abuztuan, Espainiako Superkopa jokatzen da.

Lehen mailako tituluen irabazleak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1929an sortu zenez geroztik, 59 futbol taldek parte hartu dute lehen mailan, eta horietatik 9 taldek baizik ez dute lortu liga irabaztea:

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Real Madril
36 Liga
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Bartzelona
27 Liga
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Atletico Madril
11 Liga
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Athletic
8 Liga
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Valentzia
6 Liga
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Erreala
2 Liga
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Betis
Liga 1
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Sevilla
Liga 1
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Dep.Coruña
Liga 1
Taldea Garaipenak Urteak
Madrilgo Erkidegoa Real Madril 36 1931-32, 1932-33, 1953-54, 1954-55, 1956-57, 1957-58, 1960-61, 1961-62, 1962-63, 1963-64,
1964-65, 1966-67, 1967-68, 1968-69, 1971-72, 1974-75, 1975-76, 1977-78, 1978-79, 1979-80,
1985-86, 1986-87, 1987-88, 1988-89, 1989-90, 1994-95, 1996-97, 2000-01, 2002-03, 2006-07,
2007-08, 2011-12, 2016-17, 2019-20, 2021-22, 2023-24
Katalunia Bartzelona Futbol Kluba 27 1928-29, 1944-45, 1947-48, 1948-49, 1951-52, 1952-53, 1958-59, 1959-60, 1973-74, 1984-85,
1990-91, 1991-92, 1992-93, 1993-94, 1997-98, 1998-99, 2004-05, 2005-06, 2008-09, 2009-10,
2010-11, 2012-13, 2014-15, 2015-16, 2017-18, 2018-19, 2022-23
Madrilgo Erkidegoa Atletico Madril 11 1939-40, 1940-41, 1949-50, 1950-51, 1965-66, 1969-70, 1972-73, 1976-77, 1995-96, 2013-14, 2020-21
Euskal Herria Athletic 8 1929-30, 1930-31, 1933-34, 1935-36, 1942-43, 1955-56, 1982-83, 1983-84
Valentziako Erkidegoa Valentzia 6 1941-42, 1943-44, 1946-47, 1970-71, 2001-02, 2003-04
Euskal Herria Real Sociedad 2 1980-81, 1981-82
Andaluzia Betis Balompié 1 1934-35
Andaluzia Sevilla FC 1 1945-46
Galizia Deportivo de La Coruña 1 1999-00

Euskal taldeak Espainiako ligan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Errealeko eta Athleticeko zaleak 2011ko derbiaren aurretik.

Ligaren bultzatzaile nagusia euskal talde bat izan zen, Getxoko Arenas hain zuzen ere. Denboraldi guztietan izan da euskal talde bat gutxienez maila nagusian eta azken denboraldietan bost ere aritu izan dira sarri. Hona hemen maila nagusian parte hartu duten euskal taldeen zerrenda:

Euskal taldeak Lehen mailan
# Taldea Garaipenak
(2023-24)
Denboraldiak
(2023-24)
1          Athletic 8 93 (guztiak)
2          Real Sociedad 2 77
3          Osasuna 0 42
4          Deportivo Alavés 0 17
5          Getxoko Arenas 0 7
         Eibar 0 7
7          Real Unión 0 4

Lehen mailako taldeen kopurua aldatuz joan da historian zehar. Gainerako mailetan multzoen kopuruak ere desberdinak izan dira. Baina orokorrean hartuta honako hau izan da Espainiako Liga txapelketaren maila desberdinen antolaketa:

1928 1929 1977 2021
Lehen maila Lehen maila Lehen maila Lehen maila
- 2. maila 2. maila 2. maila
- 3. maila 2.B maila 1. RFEF
- - 3. maila 2. RFEF
- - - 3. RFEF
- Erregionalak¹
  • ¹ Erkidego edota probintzia bakoitzeko Erregionalak garai desberdinetan abiatu ziren, bateren bat 1930. hamarkadan, gehienak 1950. hamarkadaren inguruan

Espainiako futbol ligak maila hauek ditu 2021-22 denboralditik aurrera:

  1. Lehen maila (La Liga) (20 futbol taldeko multzo bat)
  2. Bigarren maila (22 futbol taldeko multzo bat)
  3. 1. maila RFEF (20 futbol taldeko 2 multzo)
  4. 2. maila RFEF (18 futbol taldeko 5 multzo)
  5. 3. maila RFEF (16 futbol taldeko 18 multzo)
  6. Erregional mailak (37 multzo)
1988 2000 2011 2019 2022
Lehen maila Superliga Lehen maila Lehen maila Lehen maila
- 1. Nazionala Bigarren maila Bigarren maila 1. Federazioa
- - - 1. Nazionala 2. Federazioa
- - - - 1. Nazionala
Erregional mailak: Euskal Liga eta Nafarroako Liga

Espainiako futbol ligak maila hauek ditu 2022-23 denboralditik aurrera:

  1. Lehen maila (16 futbol taldeko multzo bat)
  2. Lehen Federazioa (16 futbol taldeko multzo bat)
  3. Bigarren Federazioa (16 futbol taldeko 2 multzo)
  4. Lehen Nazionala (14 futbol taldeko 7 multzo)
  5. Erregional mailak

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]