EuroVelo 1 | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Dimentsioak | 10.650 () km |
Deskribapena | |
Honen parte da | EuroVelo |
eurovelo.com… |
EuroVelo 1 edo Atlantikoko kostaldeko ibilbidea distantzia luzeko Europan zeharreko bizikleta-bidea da, eta EuroVelo sarearen parte da. Atlantikoko Kostaldeko Bidea deitzen zaio. Ipar lurmuturrean (Norvegia) hasi eta Caminhan (Portugal) amaitzen da. 11.000 km-ko luzera du eta sei herrialdetatik igarotzen da: Norvegia, Erresuma Batua, Irlanda, Frantzia, Euskal Herria, Espainia eta Portugal.
EuroVelo 1 ibilbidea iparraldetik Europako hegoalderaino doa, bere kostalde atlantikoari jarraituz. Hasieran, Norvegiatik eta haren fiordoetatik igarotzen da. Ipar Itsasoa zeharkatu eta britainiar lurretara iritsi ondoren, Irlandako kostaldea zeharkatzen du. Kontinentera itzultzean, Frantzia zeharkatzen du itsasertz osoan zehar. Ondoren, Espainia gurutzatzen du barnealdetik . Azkenik, Portugalgo kosta atlantikora itzultzen da, hegoaldetik iparraldera.
EuroVelo 1 ibilbidea EuroVelo sarea osatzen duten ibilbide luzeena da.
EuroVelo 1 ibilbideak baldintza hauek ditu, eta herri hauetatik igarotzen da. Parentesi artean beste ibilbide batzuetarako estekak adierazten dira.
Norvegiako ibilbideak garatuta daude. Norvegiako kostaldeko ibilbidean, transbordadorea erabili behar da behin baino gehiagotan.
Norvegiako ibilbidea: Ipar lurmuturra (EV7 hasiera, EV11 hasiera) - Tromsø - Vestvågøy - Bodø - Trondheim (EV3 hasiera) - Ålesund - Bergen (EV12).
Erresuma Batutik jarraitzeko, Ipar Itsasoa zeharkatu behar da.
Britainia Handiko uharteko ibilbideak EuroVelo seinalizazioarekin
Britainia Handiko uharteko ibilbideak EuroVelo seinalizazioa dute eta garatuta daude. Irlanda uhartearen iparraldeko ibilbideak garatuta daude ere.
Ibilbidea Erresuma Batuko iparraldean: Aberdeen (EV12) - Inverness (EV12) - Glasgow - Stranraer - (Transbordadorea Ipar Irlandara) - Belfast - Lisburn - Strabane - Londonderry.
Irlandako ibilbideak EuroVelo seinalizazioarekin garatuta daude, oraindik garatzen ari diren hegoaldekoenak izan ezik.
Irlandako ibilbidea: Sligo - Galway (EV2 hasiera) - Limerick - Waterville - Cork - Rosslare - (Transbordadorea Erresuma Batura).
Ibilbidea Erresuma Batuko hegoaldean: Fishguard - Newport - Bristol (EV2) - Plymouth - (Transbodador a Frantzia).
Frantzian, EuroVelo 1 ibilbidea Vélodyssée izenez ezagutzen da. Ibilbide osoa EuroVeloren seinaleekin garatuta dago.
Ibilbidea Frantzian: Roscoff (EV4 hasiera) - Nantes (EV6) - La Rochelle - Rochefort - Arcachon.
Ibilbidea Euskal Herrian: Baiona - Hendaia - Irun ( Behobia zubia) - Bidasoako Bide Berdea - Irurzun - Plazaolako Bide Berdea - Iruñea (EV3) - Lizarra.
Espainian, ibilbidea EuroVelo seinaleekin garatuta dago gehienean (Santo Domingo de la Calzadatik (Errioxa) El Real de la Jararaino (Sevilla). Gainerako ibilbidea garatzen ari da (Valverde del Camino eta Ayamonte (Huelva) arteko zatia izan ezik, dagoeneko garatuta baitago).
Ibilbidea Espainian: Logroño - San Millán de la Cogolla - Santo Domingo de la Calzada - Burgos - Frómista (EV3) - Palentzia - Valladolid - Tordesillas - Toro - Zamora - Salamanca - Baños de Montemayor - Ruta de la Plata Bide Berdea - Hervás - Galisteo - Cáceres - Mérida - Almendralejo - Villafranca de los Barros - Zafra - Monasterioa - El Real de la Jara - Valverde del Camino - Molinos del Aguako Bide Berdea - Huelva - Ayamonte .
Portugalen, mugatik Sagreseraino, ibilbidea garatuta dago. Herri honetatik Caminhako ibilbidearen amaierara arte, gainera, EuroVeloz seinaleztatuta dago.
Ibilbidea Portugalen: Vila Real de Santo António - Faro - Sagres - Sines - Setúbal - Lisboa - Peniche - Nazaré - Figueira da Foz - Porto - Viana do Castelo - Caminha.
Islandiako Turismo Bulegoak, 2014. urtean, herrialde hori EuroVelo 1ean eta haren ibilbidean sartzeko proposamena egin zuen. Uhartearen hegoaldetik 900 km-ko ibilbidea gehitzeko asmoa du, Seyðisfjörður eta Keflavík artean.