Europako Nazioen Errugbi Kopa Rugby Europe International Championships Championnat européen international de rugby à XV | |
---|---|
Antolatzailea | Rugby Europe |
Sorrera | 1936 2000 (Europako Nazioen Kopa) |
Eremua | Europa (Sei Nazioetakoak izan ezik) |
Taldeak | 8 (Championship) |
Jaitsiera | Trophy |
Garaipen gehien | Guztira: Frantzia (25) Nazioen Kopa: Georgia (16) |
Txapelduna | Georgia (2023-24) |
Webgunea | rugbyeurope.eu |
Europako Nazioen Errugbi Kopa (ingelesez: European Nations Cup, frantsesez: Championnat européen des nations de rugby à XV) edo Sei Nazioen B Txapelketa gizonezkoen errugbi txapelketa da, Europako bigarren eta hirugarren mailako selekzioen artekoa. Rugby Europe da antolatzailea.
1931n, Frantzia egotzia izan zen Bost Nazioen Txapelketatik. Horren ondoren, Italia, Errumania, Alemania, Espainia, Belgika, Portugal, Herbehereak eta Kataluniarekin elkartu zen Errugbi Amateurraren Nazioarteko Federazioa (FIRA, gaur egun Rugby Europe) sortzeko,[1] International Rugby Football Boarden alternatiba gisa. Firak antolaturik, Europako hiru txapelketa jokatu ziren 1936tik 1938ra,[oh 1] eta Frantziak irabazi zituen hirurak. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Frantzia Bost Nazioen Txapelketan sartu zen berriro, eta FIRAk bi txapelketa baino ez zituen antolatu, 1952an eta 1954an. Horiek ere Frantziak irabazi zituen.[2]
1965etik aurrera, FIRA Europako txapelketa biziberritzen saiatu zen, FIRA Nations Cup (1965-1973) eta FIRA Trophy (1973-1997) sortuz. Hala ere, Frantziak ez zuen parte hartzen lehenbiziko taldearekin, bigarrenarekin baizik (Frantzia A). 1990eko hamarkadaren amaieran, txapelketak indarra galdu zuen, eta edizio batzuk ez ziren egin.[2]
Europako Nazioen Kopa 2000. urtean abiatu zen, Italiako selekzioa Sei Nazioen Txapelketan sartu zenean. Harrezkero, Frantziako eta Italiako selekzioek ez dute parte hartzen.[3] Nazioen Kopatik Sei Nazioen Txapelketara igotzeko aukerarik ez dago.
Lau maila daude:
2023-24 denboraldian, hauek izan ziren lehenbiziko bi mailetako taldeak
Championship |
---|
Georgia |
Portugal |
Errumania |
Espainia |
Herbehereak |
Alemania |
Belgika |
Polonia |
Trophy |
---|
Suitza |
Suedia |
Txekiar Errepublika |
Kroazia |
Lituania |
Ukraina |
Urtea | Txapelduna | Bigarrena |
---|---|---|
1936 | Frantzia | Alemania |
1937 | Frantzia | Italia |
1938 | Frantzia | Alemania |
Urtea | Txapelduna | Bigarrena |
---|---|---|
1952 | Frantzia | Italia |
1954 | Frantzia | Italia |
Urtea | Txapelduna | Bigarrena |
---|---|---|
1965-66 | Frantzia | Italia |
1966-67 | Frantzia | Errumania |
1967-68 | Frantzia | Errumania |
1968-69 | Errumania | Frantzia |
1969-70 | Frantzia | Errumania |
1970-71 | Frantzia | Errumania |
1971-72 | Frantzia | Errumania |
1972-73 | Frantzia | Errumania |
Urtea | Txapelduna | Bigarrena |
---|---|---|
1973-74 | Frantzia | Errumania |
1974-75 | Errumania | Frantzia |
1975-76 | Frantzia | Italia |
1976-77 | Errumania | Frantzia |
1977-78 | Frantzia | Errumania |
1978-79 | Frantzia | Errumania |
1979-80 | Frantzia | Errumania |
1980-81 | Errumania | Frantzia |
1981-82 | Frantzia | Italia |
1982-83 | Errumania | Italia |
1983-84 | Frantzia | Errumania |
1984-85 | Frantzia | Sobietar Batasuna |
1985-87 | Frantzia | Sobietar Batasuna |
1987-89 | Frantzia | Sobietar Batasuna |
1989-90 | Frantzia | Sobietar Batasuna |
1990-92 | Frantzia | Italia |
1992-94 | Frantzia | Italia |
1995-97 | Italia | Frantzia |
Urtea | Txapelduna | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
2000 | Errumania | Georgia | Maroko |
2001 | Georgia | Errumania | Errusia |
2001-02 | Errumania | Georgia | Errusia |
2003-04 | Portugal | Errumania | Georgia |
2005-06 | Errumania | Georgia | Portugal |
2007-08 | Georgia | Errusia | Errumania |
2009 | Georgia | Errusia | Portugal |
2010 | Errumania | Georgia | Errusia |
2011 | Georgia | Errumania | Portugal |
2012 | Georgia | Espainia | Errumania |
2013 | Georgia | Errumania | Errusia |
2014 | Georgia | Errumania | Errusia |
2015 | Georgia | Errumania | Espainia |
2016 | Georgia | Errumania | Errusia |
2017 | Errumania | Georgia | Espainia |
2018 | Georgia | Errusia | Alemania |
2019 | Georgia | Espainia | Errumania |
2020 | Georgia | Espainia | Errumania |
2021 | Georgia | Errumania | Portugal |
2022 | Georgia | Errumania | Espainia |
2023 | Georgia | Portugal | Errumania |
2024 | Georgia | Portugal | Espainia |
Taldea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
Georgia | 16 | 5 | 1 |
Errumania | 5 | 9 | 5 |
Portugal | 1 | 2 | 4 |
Errusia | 0 | 3 | 6 |
Espainia | 0 | 3 | 4 |
Alemania | 0 | 0 | 1 |
Maroko | 0 | 0 | 1 |
Taldea | Irabazlea | Bigarrena | Hirugarrena |
---|---|---|---|
Frantzia | 25 | 5 | - |
Georgia | 16 | 5 | 1 |
Errumania | 10 | 20 | 15 |
Italia | 1 | 9 | 8 |
Portugal | 1 | 2 | 4 |
Sobietar Batasuna | - | 4 | 3 |
Espainia | - | 3 | 8 |
Errusia | - | 3 | 6 |
Alemania (a) | - | 2 | 3 |
Maroko | - | - | 3 |
Txekiar Errepublika | - | - | 2 |