Euskal Hirigune Elkargoa | ||
---|---|---|
Communauté d'agglomération du Pays basque Comunautat d'Aglomeracion deu País Basco | ||
Geografia | ||
Hiriburua | Baiona , parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa | |
Hiririk handiena | hiriburu | |
Azalera | 2.967 | |
Administrazioa | ||
Lehendakaria | Jean Rene Etxegarai[1] | |
Jean Rene Etxegarai | ||
Demografia | ||
Biztanleria | 315.349 | |
Dentsitatea | 106,29 bizt/km² | |
Historia | ||
Sorrera data: 2017ko urtarrilaren 1a | ||
Bestelako informazioa | ||
communaute-paysbasque.fr |
Euskal Hirigune Elkargoa —sigletan: EHE— (frantsesez: Communauté d'agglomération du Pays basque, CAPB;[2] okzitanieraz: Comunautat d'Aglomeracion deu País Basco, CAPB) Ipar Euskal Herri osoa hartzen duen hirigune elkargoa da, egituraketa administratibo bateratua lortzeko eratutako erakundea. Erakunde honek izaera administratiboa berria du, Elkargoaren barneko udalerriei eskumen gehiago emanez. Horretarako, jada Frantziako lurralde egituraketa eta zuzenbidean dauden hirigune elkargoa, hiri elkargoa edo herri elkargoa deritzoten entitateez baliatzea gogoeta egin zen.[3]
2016ko maiatzaren 3an erakunde hau eratzeko bi baldintzak bete ondoren 2017ko urtarrilean sortu zen[4], Frantziako Gobernuaren prefetaren aginduz. Egoitza Baionan dago eta lehen urterako 100 milioi euroko aurrekontua izanen du.[3]
2017ko urtarrilaren 23tik Herri Elkargoaren presidentea Jean Rene Etxegarai da.
2016ko udaberrian Euskal Lurralde Elkargoa eratzeari buruzko galdeketa edo bozkak Ipar Euskal Herria osatzen duten 158 udalerrietan (Eskiula eta Jeztaze salbu) banaka-banaka ospatu ziren[5]. Nahiz eta Ipar Euskal Herri historikoaren parte ez izan, Lixoze herria ere bozketara deitua izan zen, herriaren euskaldun kopurua esanguratsua zela eta.
Elkargoaren proposamenak aitzina egiteko, biztanleriaren erdia (147.916 biztanle) ordezkatzen zuten herrien erdiek (79 herri) aldeko boza eman behar zuten[6].
Apirilaren 28an jada bi baldintzetako lehenbizikoa bete zen, hots, biztanleri osoaren erdiak baiezkoa ematearen langa gainditzea (64 udalerri eta 149.390 biztanle)[7][8].
EMAITZAK | |
---|---|
111 / 158 47 / 158 |
197.014 / 298.664 101.650 / 298.664 |
2017ko urtarrilaren 23an[9], arratsaldeko 18:30etan eta Baionako Fakultatean, Euskal Herri Elkargoaren lehenbiziko bilkura egin zen. Bertan, bertaratutako 231 udal hautetsien bozketa bidez, Herri Elkargoaren lehenbiziko lehendakaria hautatu zuten. Hiru hautagai aurkeztu ziren: Jean Rene Etxegarai (Baionako auzapeza, Lapurdi): 157 boz, Bernard Lougarot (Gotaine-Irabarneko auzapeza, Zuberoa): 51 boz, eta (Jean-Jacques Doyhenart, Angeluko PCF alderdiko hautetsia): 5 boz.
Bertaratutako 231 hautetsietatik 157k Etxegarairi bozkatuz, Jen Rene Etxegarai Euskal Herri Elkargoaren lehenbiziko lehendakaria hautatu zen. Hautatua izan ostean, hitzaldia egin zuen: «Lan handia dugu aurrean, baina ez gaitu beldurtzen», esan zuen. Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa biltzen dituen lehen erakundeko lehendakariak emandako misioa "duinki" beteko zuela ere hitz eman zuen.[9]
Donibane Lohizuneko auzapez Peyuco Duhartek, behin-behineko presidenteak, hartu zuen hitza, frantsesez, euskaraz eta gaskoiz egin zuen agurra. Elkargoaren eskumeneko gaiak izan zituzten hizpide hautetsiek, hala nola, garapen ekonomikoa, lurralde antolaketa, ingurumena eta etxebizitza. Alta bada, hizkuntza kudeatzeko gai zaila dela ageri zen instituzioa osatzeko lehen batzarrean.
EH Baiko Iker Elizalde hautetsi hendaiarrak euskara eta frantsesa erabiltzea eskatu zuen. Bokaleko auzapez Francis Gonzalezek ezetz erran zion, «Frantzian gaude» argudiatuz. Angeluko hautetsi Guy Mondorgek gaskoiak eta euskarak leku parekidea izan behar dutela adierazi zuen. Jean Etxegaraik bi hizkuntzak erabiltzea lehenetsi zuen. Alabaina, aktak frantses hutsean jasoko direla berretsi zuen.
Euskararen gaiak zer esana eman zuen Hirigune Elkargoaren funtzionamenduan, eta emanen du ere etorkizunean. Euskarari berezko trataera eman nahi dioten sektore euskaltzaleek gaiaren egoera ikusi ahal izan zuten euskal instituzioaren lehen batzarrean.
Euskararen aldeko giroa hala izanik ere, Les Républicains (LR) alderdiko eta Miarritzeko hautetsiak honela adierazi zuen: «Eztabaida politikoaren garaia joan da, lanean hasteko garaia heldu da». Elkargo bakarraren kontrakoa eta alderdi bereko Claude Olive Angeluko auzapezak hauxe gehitu zuen: «Guztiz inplikatua naiz instituzio berri honetan». Hala ere, berarentzat uraren eta etxebizitzaren gaiek dute lehentasuna. Hendaiako auzapezak (PSko kidea), zaborren kudeaketari eman zion garrantzi gehien.
Hirigune Elkargoak badu presidentea: Jean-René Etxegarai. Instituzioa gobernatzeko moldea erabakitzeak lanak emanen ditu ordea. Gobernantza hitzarmena eta bozkatzeko modua ongi zehaztu beharko dituzte, Euskal Elkargoa behar bezalako sendotasunez abiatuko bada.
2017ko otsailaren 1ean, Euskal Hirigune Elkarteko Rene Etxegarai presidentea eta Eusko Jaurlaritzako Iñigo Urkullu lehendakaria Baionan lehenbizikoz bildu ziren, honela Ipar Euskal Herria eta Euskadiko bi gobernu erakunde ofizialen arteko historiako lehen bilera gauzatuz. [10]
2017 arte Ipar Euskal Herrian indarrean zeuden hamar elkargo ohiek osatzen dute Euskal Hirigune Elkargoa.
Euskal Hirigune Elkargoa honako hiru instantziek gobernatzen dute: 232 kideko elkargo kontseiluak, 53 kideko batzorde iraunkorrak eta 20 kideko bulegoak. Acadie kabineteak eta Pirinio Atlantikoetako prefetak zuzendua izan da orain arteko ekimena[11].
Instituzio honek Hirigune Elkargoen izaera du eta besteak beste, honako eskumen hauek kudeatzen ditu: garapen ekonomikoa, udalerrien kudeaketa, etxebizitzaren oreka soziala, hirigintza eta hondakinen kudeaketa.
Egoitza helbide honetan du:
Lehendakaria | ||||||
Izena | Agintaldia | Kargua | Alderdia | |||
---|---|---|---|---|---|---|
1 | Jean-René Etxegarai | 2017ko urtarrilaren 23 | Gaur egun | Baionako auzapeza | UDI |
2017ko otsailaren 4etik aurrera elkargoak 15 lehendakariorde ditu[13].
Batzorde iraunkorra osatzen duten kideen artean lehendakariak hautatutako honako 9 kontseilari ordezkariek gainontzeko batzorde exekutiboa osatzen dute[13]:
|
|
Euskal Hirigune Elkargoko kontseilua 233 kide edo eserlekuz osatua dago:
Baionak 22 eserleku, Angeluk 18, Biarritzek 11, Hendaiak 7, Donibane Lohizunek 6, Urruñak 4, Bokale, Ziburu eta Bidartek, 3; Ustaritz, Hazparne, Senpere, Mugerre eta Hiriburuk, 2. Gainontzeko 143 udalerriek eserleku bana dituzte.
Euskal Hirigune Elkargoak, osatzen duten udalerriek zituzten eskumenez gain, beste eskumen batzuk ere baditu. Hauek dira, xeheki, Elkargoak dituen eskumenak[4]:
Hiltegien, hiltegi-merkatuen eta “interes nazionalerako”merkatuen zein azoka eta azoka estalien kudeaketa | Etxeko hondarkinen eta hondarkin asimilatuen bilketa |
Garapen ekonomikorako ekintzak (jarduera industrialen, komertzialen edo enplegu arloko jardueren sustengua, laborantza eta basogintza jardueren sustengua...) | Gaizkigintzaren prebentziorako eta segurtasunerako udalerri-arteko kontseilua |
Interes Komunitarioko Bizitegi Sozialen aldeko ekintzak eta diru-laguntzen ematea | Kultur arloko ekipamenduen edo kulturetxeen, gune sozio-kulturalen eta sozio-edukatiboen kudeaketa, eraikuntza, antolaketa eta mantenua |
Jarduera kultural eta soziokulturalak | Lur-zerga erreserben eraketa |
Kirol jarduerak | Kirol guneen edo ekipamenduen eraikutza, antolaketa, mantenua eta kudeaketa |
Udal intereseko eraikuntza parkeen hobekuntza | Garraio segurtasunerako tokiko kontratuak |
Saneamendu kolektiboa | ZAC edo Hitzartutako Antolaketa Guneen sorkuntza eta gauzatzea |
Banakako saneamendua | Bideen eraketa, antolaketa eta mantenua |
Ingurugiro arloko beste hainbat ekintza | Industria, merkataritza, artisautza, zerbitzu edo turismo arloko jarduera guneen sorkuntza, antolaketa, mantenua eta kudeaketa |
Materialen eskuratze bateratua | Itsasportu edo aireportu jarduera guneen sorkuntza, antolaketa, mantenua eta kudeaketa |
Pertsona behartsuen aterpetzearen aldeko ekintzak, udal intereseko operazioak baliatuz | Hiri garapen, tokiko garapen eta gizarteratze sozioekonomikorako kontratu-dispositiboak |
Ekintza soziala | Gorpu erraustegiak |
Eskolaz kanpoko jarduerak | CUCS (kohesio sozialeko hiri kontratua) |
Hautazko laguntza soziala | Harrigintza arloko laguntzen delegazioa (61 artikulua LRL legean) |
CIAS | Ura (Tratamendua, Ustiapena, Banaketa) |
Jendarte-oreka eta etxebizitza arloko orekaren aldeko udal politika aurrera eramateko DPU edo Hiriguneko Lehentasunezko Eroste Eskubidea. | Langileen kudeaketa (herriko etxeko poliziak eta basozainak...) |
Azterketa eta programazioak | NTIC (Internet, kableak…) |
Arrabotsek sortu kalteen kontrako borroka | OPAH edo Bizilekuen Hobekuntzarako Operazio Programatua |
Hiri-garraioen antolaketa | Hiri-garraioak ez diren garraioen antolaketa |
Aparkalekuak | Hiri barneko desplazamendu planak |
PLU edo Tokiko Hirigintza Planak | PLIE (Tokiko Enplegu eta Gizarteratze Plana) |
Bizileku sozialen politika | Bizileku ez sozialen politika |
Portuak | Eskualdeen aintzinirudi eta funtzionamendua |
Antolaketa orokor programa baten kontuan hartzea eta hirigintza kodeen araberako antolaketa arloen finkatzea | Tokiko bizitoki-programa |
Airearen kalitatea | ANRU edo hirien zaharberritzea |
SCOT edo Lurralde Koherentzia Eskema | Eremu eskema |
Turismoa | Eskola-garraioak |
Etxe-hondarkin eta hondarkin asimilatuen tratamendua | Bide nabigagarriak |
Udalerriek erabakiz gero, Elkargoak eskumen berriak eskura ditzake, hala nola, kultura, euskara ala Hego Euskal Herriarekin mugaz gaindiko lankidetza. Halaber, Frantziar Estatuak, Eskualdeak eta Departamenduak bereak dituzten zenbait eskumen Elkargoaren esku gera litezke.
Erakunde berriak bere finantzaketa bermatu beharko du, diru iturri nagusiak pertsonen gaineko eta enpresen gainekoen zergen bidez. Hauxe da puntu minberetako bat. Elkargo bakarraren aurkako hautetsiek eta enpresaburuek ez baitute ongi ikusten erakunde berriak tokiko zergak areagotu behar izatea.
Azkenik, gai labain eta garrantzizko bat: EEP (Euskararen Erakunde Publikoa) eta Elkargo Bakarra elkarrekin arituko dira hizkuntza politikaren eremuan. EEPk gaur egun egiten dituen lanetan segituko du, halaber, Elkargoak euskara eta gaskoia (okzitanieraren hego-mendebaldeko dialektoa) sustatu beharko ditu.
Horretaz gain, Elkargoa irakaskuntza artistikoaz, espektakuluez eta irakurketaz arduratzen da.
Beste erronketako bat itsasaldearen eta barnealdearen arteko udalerrien oreka lortzea da. Elkargo berriak eraginkortasuna eta malgutasuna uztartu beharko ditu. Erabakiak adostea eta hauek garaiz eragiteko ahalmena berretsi beharko ditu. Erakunde berriaren aurkako hautetsiek Elkargoak gobernatzeko izan ditzakeen zailtasunetan begia ezarria baitaukate.
Euskal Hirigune Elkargoak uraren eta ingurumenari dagozkien hainbat eskumen ditu, hala nola: edateko uraren tratamendua eta hornidura, ur zikinen saneamendua, ur inguruneen kudeaketa, uholdeen prebentzioa eta itsas hegiaren kudeaketa[14].
Euskal Hirigune Elkargoko udalerriak 7 eremu geografikoetan banaturik daude edateko uraren hornidura eta ur zikinen saneamendua kudeatzeko[15]:
Edateko uren kudeaketari dagokionez, Euskal Hirigune Elkargoak Lurralde Kolektibitateen Kode Nagusiaren L.2224-7-1 artikuluak ezartzen dizkion egiteko hauek betetzen ditu[14]:
Ur zikinen saneamenduari dagokionez, Euskal Hirigune Elkargoak Lurralde kolektibitateen Kode nagusiaren L.2224-8 artikuluak ezartzen dizkion egiteko hauek betetzen ditu:
Hiriko euri-uren kudeaketa borondatezko eskumena izan da Elkargoentzat, baina 2020ko urtarrilaren 1etik goiti baitezpadakoa bilakatuko da[14]. 2019 arte, Euskal Hirigune Elkargoak eskumen hori jadanik eskudun ziren herriarteko elkargoen eremuetan jorratu du; hau da, Hego Lapurdiko Hirigunea eta Euskal Kostalde-Aturri Hirigunea zirenen eremuetan.
GEMAPI-UIKUP eskumena Ingurumen Kodearen L211-7 artikuluak zehaztu hainbat baitezpadako egitekotan zatikaturik da[14]:
Euskal Hirigune Elkargoak zuzen-zuzenean egiten ditu egiteko horiek bere eremuaren barnean osoki diren arro hidrografikoetan, hots: Euskal Kostaldeko ibarretan (Bidasoa eta Urdazuri), Errobiko ibarrean, Biduze-Urbeltzetakoan eta Iholdiko errekakoan. Gainerako arro hidrografikoen kasuan aldiz (Aturriren behere aldean eta Oloroeko uhaitzako arroan zein Mauleko uhaitzakoan), ur inguruneen kudeaketa eta uholdeen prebentzio egiteko guztiak lehenagotik hor ziren egituren esku daude.
Euskal Hirigune Elkargoa Ipar Euskal Herriko itsas hegiaren kudeaketan ere aritzen da, Uraren Ziklo Handiaren eskumen guztiak baliatuz eta honako hauen plangintzarako eskumen bereziak baliatuz:
Euskal Hirigune Elkargoak Ingurumen Kodearen L211-7 artikuluak dakartzan uraren ziklo handiaren honako borondatezko eskumen hauek ere baliatzen ditu[14]:
Elkargoak Ipar Euskal Herriko ia udalerri guztiak barne hartzen ditu, Jeztaze eta Eskiula ez beste, gainera Biarnoko Lixoze udalerria ere barne hartzen du.[16].
158 udalerri eta 2.967 km² ditu, eta honako 10 elkargoek osatzen dute:
Lehengo hamar elkargoek, lurralde eremu (frantsesez pôle territorial) izena hartzen dute.
Esan bezala, 158 udalerrik osatzen dute Ipar Euskal Herriko erakundea. Udalerri horien artean daude Baiona, Donibane Garazi eta Maule-Lextarre hiriburuak.