Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.Eusko Jaurlaritzako lehendakarien gaineko zortzi datu
Eusko Jaurlaritzako lehendakariaEusko Jaurlaritzaren burua da, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuburua. Lehendakariaren inguruko erakundeari Lehendakaritza deritzo. Historiako zenbait unetan Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Euskal Herriko euskaldun guztien ordezkaritzat jokatu izan du, nagusiki erbestealdian, garai hartan ez baitzegoen beste erakunde demokratikorik Hego Euskal Herrian.[1][2] Lehendakaria, gaur egun, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ordezkari gorena da, baina Nafarroa Garaikoa ere izan daiteke baldin eta Espainiako Konstituzioko laugarren xedapen iragankorra abiaraziko balitz.[3]
Lehendakari hitza XX. mendearen hasieran sortutako neologismoa da, Euskadi, eusko eta Jaurlaritza bezala. Lehendakari hitza, hasieratik bertatik, edozein erakundetako (publikoa nahiz pribatua), taldetako edo gobernutako burua izendatzeko erabili da. Hartara, Orotariko Euskal Hiztegiko lehenengo adibidea (1911. urtekoa) hauxe da: «Euzko-Antzerti-Bazkunaren Lendakarijari» (Euskal Herriko Antzerki Elkartearen lehendakariari).
Lehendakariak eta sailburuek osaturiko erakundeari Lehendakaritza deritzo, eta bere eginkizuna, Eusko Jaurlaritzaren jarduna koordinatzeaz gain, zeregin hauetaz arduratzea da:
Jose Antonio Agirre Región Autónoma del País Vasco izan zenaren lehen lehendakaria izan zen, 1937anGerra Zibila galdu ostean, Francisco Francok autonomia desegin zuen arte.
Franco hil ostean Eusko Jaurlaritzak izan dituen sei lehendakarietatik, bost EAJ alderdikoak izan dira, eta bestea PSE-EEkoa.
↑(Gaztelaniaz)Zurdo, David. (2018). "LA LUCHA POR LA LIBERTAD". EL GOBIERNO VASCO EN EL EXILIO Y SUS COLECTIVIDADES A TRAVÉS DE LAS EDICIONES AMERICANAS DE EUZKO DEYA (1939-1953).. Revista Internacional de Historial de la Comunicación.