Eustat

Eustat
Datuak
Motaestatistika institutua
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera1986ko azaroaren 25a
webgune ofiziala

Eustat, euskararen estatistiketan espezializatua ez den arren Euskal Estatistika Erakundea izen ofiziala duena, Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, estatistikak lantzen diharduena, 1986ko azaroaren 25ean sortua.[1] Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailari atxikia dago. Eustaten egitekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko gizartearen eta ekonomiaren gaineko estatistika informazio ofiziala bildu, aztertu eta hedatzea. Gainera, ikerketa eta garapenean, prestakuntzan eta laguntza metodologikoan aritzen da, unibertsitateekin, estatu-erakundeekin eta Eurostatekin lankidetzan.

Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoak bermatzen du Eustatek ez duela emango informatzailea identifikatu edo gizabanakotu dezakeen informaziorik, sekretu estatistikoak babesten baitu. Euskal Estatistika Batzordearen (Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzako sailak, foru aldundiak eta udalak erakunde sortzaile direlarik) eta Euskal Estatistika Kontseiluaren (gizarte-eragile guztiek eta beste ordezkariek hartzen dute parte) aholku-organoen koordinatzaile gisa dihardu.

Eustaten estatistika-eragiketak Eusko Legebiltzarrak lau urtean behin onesten dituen planetan erabakitzen dira, eta urteko estatistika egitarauetan garatzen dira. Euskal Autonomia Erkidegorako 2005-2008 aldiko Estatistika Planean[2] 180 eragiketari ekin zitzaion.

Adibidea: EUSTATek sortutako grafiko bat kanpo-merkataritzaz (2020)[3]

Eustatek eskaintzen dituen zerbitzuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Informazio zerbitzua
  • Neurrira egindako informazio estatistikoen eskariak
  • Estatistiken informazioa, webgunean
  • Datu-bankua
  • Argitalpenen salmenta
  • Aholkularitza metodologikoa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Eusko Jaurlaritzaren 251/1986 Dekretua. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 236. zenbakia, 1986-11-29.
  2. Eusko Jaurlaritzaren 2/2005 Legea. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 49. zenbakia, 2005-03-11.
  3. «Grafiko interaktiboak: Kanpo merkataritza» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2022-07-21).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]