Eveleen Myers | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1856ko azaroaren 21a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 1937ko martxoaren 12a (80 urte) |
Familia | |
Aita | Charles Tennant |
Ama | Gertrude Tennant |
Ezkontidea(k) | Frederic William Henry Myers |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria |
Eveleen Tennant Myers (Londres, 1856ko azaroak 21 – Londres, 12 March 1937) argazkilari ingelesa izan zen.[1]
Eveleen Tennaten gurasoak Charles Tennant politikaria (1796–1873) eta Gertrude Barbara Rich Collier (1819–1918) izan ziren. Hirugarren umea zen eta bere ahizpa zen Dorothy Tennant artista.[2]
Frederic William Henry Myersekin (1843–1901) ezkondu zen 1880an, klasizista, poeta eta ikerlari psikikoa zena. Bi seme izan zituzten: helduena Leopold Hamilton Myers (1881–1944) eleberrigiea eta alaba Silvia Myers Blennerhassett idazlea.
Eveleen Tennant Myersek margolari prerafaelitentzat modelo lana egin zuen: bai George Frederic Wattsentzat bai John Everett Millaisentzat.[3]
Bere kontura ikasita, 1888an argazkiak egiten hasi zen: bere familiarenak eta etxera zetozkion bisitarienak.[2]
1901an senarraren heriotzarekin laga egin zuen argazkilaritza, haren lanak argitaratzeko lana harturik.[4]
Londresko National Portrait Gallery museoak berak egindako erretratuetatik 203 dauzka gordeta, eta 30 erretratu zeintzuetan zeintzuetan Tennat Myers bera ageri den irudietan.[2]
Tate museoan (Londres) Eveleen Tennant Myersi egindako Wattsek margoak ditu[5] eta Millaisek egindakoak.[6]