Evelyn Mawuli | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(2019) | |||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotza | Toyohashi, 1995eko ekainaren 2a (29 urte) | ||||||||||||||||||
Herrialdea | Japonia | ||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||
Heziketa | Ohka Gakuen High School (en) | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | saskibaloi jokalaria | ||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | hegalekoa | ||||||||||||||||||
Pisua | 79 kilogramo | ||||||||||||||||||
Altuera | 71 hazbete, 180 zentimetro | ||||||||||||||||||
Evelyn Mawuli (Toyohashi, Japonia, 1995eko ekainaren 2a), Japoniako saskibaloi-jokalari profesionala da. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan lehiatu zen, zilarrezko domina bat irabaziz[1][2]. Bi gurasoak Ghanan jaio ziren Japonian kokatu aurretik.
Mawulik Anjon egoitza duen Aisin AW Wings taldearentzat jokatu zuen 2014-15 denboralditik. Han egin zuen debut profesionala. 2017an, Mawulik Nagoyako Toyota Antelopes taldearekin sinatu zuen 2017-18 denboraldirako[3]. Bere ahizpak ere Toyota Antelopes taldean jokatu du.
Mawulik, 2014an, Indiako FIBA Asia Under-16 (16 urtetik beherako) txapelketan egin zuen nazioarteko debuta, eta Japoniak brontzezko domina irabazi zuen.
2017an, berriro izendatu zuten Under-16 talderako, FIBA Asia Under-16 txapelketarako, non Japoniak urrezkoa irabazi baitzuen. Mawuli Amsterdamen (Herbehereak) jokatuko zen FIBA Under-17 Munduko Txapelketarako aukeratu zuten. Japoniak laugarren amaitu zuen txapelketa, eta Txapelketa-talderako izendatu zuten Mawuli[4].
2018an, Munduko Kopa jokatu zuen bederatzigarren postua lortuz,
2019an, FIBA Asiako Txapelketan urrezko domina eskuratu zuen.
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabazi zuen Japoniako taldearekin AEBko taldearen (urrezkoa) atzetik eta Frantziakoari (brontzezkoa) irabaziz. Hauek osatzen zuten taldea: Himawari Akaho, Saki Hayashi, Rui Machida, Evelyn Mawuli, Saori Miyazaki, Yuki Miyazawa, Naho Miyoshi, Nako Motohashi, Moeko Nagaoka, Monica Okoye, Maki Takada eta Nanako Todo-k[5][6].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia |
Saskibaloia emakumezkoa[7]. |
FIBA Asia Under-16 | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2014 | India India |
Saskibaloia emakumezkoa | |
2017 | India India |
Saskibaloia emakumezkoa | |
FIBA Asiako Txapelketa | |||
2019 | Tailandia Tailandia |
Saskibaloia emakumezkoa |