FK Sloga Jugomagnat

FK Sloga Jugomagnat
Sorrera1927
Desagerpena2009
Futbol zelaiaČair Stadium
edukiera: 6.000 lagun
LigaIpar Mazedoniako liga
2012desegina
Webguneahttp://www.sloga-jugomagnat.com.mk/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

FK Sloga Jugomagnat (mazedonieraz ФК Слога Југомагнат, izen osoa Fudbalski Klub Sloga Jugomagnat) Ipar Mazedoniako Errepublikako futbol talde onenetakoa izan zen, Skopje hirikoa. Ipar Mazedoniako 3 liga eta 3 kopa irabazi zituen.

Taldea 1927an sortu zen FK Zafer izenarekin. Hasiera hartan talde kulturanitzena izan zen, albaniarrak eta turkiarrak baitziren gehienak. 1945ean komunismoaren barnean izena aldatu behar izan zuen eta FK Sloga izena hartu zuen, zeinak "batasun" esan nahi duen. Zale gehien zituen taldea izan arren ez zen gobernuaren gustokoa eta honek beste batzuk babestu zituenez ez zuen emaitza onik lortzerik izan.

1989an Rafet Muminović aberatsak bere Jugomagnat enpresarekin babestu izanak eta Mazedoniako txapelketak sortu izanak taldea nabarmen indartu zuten eta hirugarren mailatik lehen mailaraino iritsi zen urtez urte. 1996an lorturiko Kopa tituluak garai bikain bati eman zion hasiera, 2004 artean 3 liga eta hiru kopa lortu baitzituen. 2005ean ordea diru arazoak pairatzen hasi zen eta 2009an bi partidatara ez aurkezteagatik taldea hirugarren mailara jeitsiarazi zuten eta ondorioz desagertu egin zen. 2012an FC Albarsa taldearekin bat egin eta KF Shkupi taldea eratu dute, baina ofizialki talde berria ez da Slogaren oinordekotzat hartzen.

Mazedonian: 6

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]