Faustina Sáez de Melgar | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Faustina Sáez Sori |
Jaiotza | Villamanrique de Tajo, 1834ko otsailaren 15a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Madril, 1895eko martxoaren 19a (61 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, poeta, itzultzailea, editorea eta eleberrigilea |
Genero artistikoa | olerkigintza saiakera |
Faustina Sáez y Soria, Faustina Sáez de Melgar izenez ezagunagoa (Villamanrique de Tajo, 1834ko otsailaren 15a - Madril, 1895eko martxoaren 19a) espainiar idazlea, itzultzailea eta kazetaria izan zen. Bere alaba Gloria Melgar Sáez konpositorea eta margolaria izan zen.[1]
Faustina Sáez y Soria 1834ko otsailaren 15ean jaio zen Villamanrique de Tajon (Madril, Espainia), Silverio Rafael Sáez y Garillete eta Tomasa Sánchez de Soria senar-emazte aberatsen hamabi seme - alabetariko bat izan zen.[2]Bederatzi urterekin hasi zen bere lehen literatur testuak idazten, eta horretan jarraitu zuen aitak aurka egin arren. Hamazazpi urte zituela, El Correo de la Moda-n argitaratu zuen bere lehen poema; urtebete geroago, ohiko kolaboratzailea zen aldizkari horretan eta beste batzuetan, hala nola Álbum de Señoritas y Ellas izenekoan.
1855eko uztailaren 16an Valentin Melgar y Chicharrorekin ezkondu zen, Estatuko funtzionarioa, eta Madrilen kokatu zen berarekin, non bere ibilbide literarioa garatzeko aukera izan zuen. Senarrak hainbat kargu izan zituen Espainian eta itsasoz haraindiko probintzietan, hala nola Filipinetan, Kuban eta Puerto Ricon. Madrilen hil zen lehen semea, 1858an; hurrengo urtean, La lira del Tajo poema-liburua argitaratu zuen, semearen oroimenez, eta Afrika eta Espainia, Marokoko gerrari buruzko bertsoak; urte berean jaio zen haren alaba Gloria.[3]
1860an La pastora del Guadiela eleberriarekin lehen arrakasta handia lortu zuen; harrezkero, ospetsu bihurtuta, narratiba zabala argitaratu zuen, erregulartasunez, eta era guztietako egunkari eta aldizkarietan kolaboratu zuen: El Trono y la Nobleza, La Antorcha, El Occidente, La Aurora de la Vida, El Museo Literario, El Museo Universal, La Iberia, Los Sucesos, La Mujer, La Ilustración de Madrid, El Recreo de las Familias, La Moda Elegante Ilustrada, El Bazar, El Salón de la Moda, El Resumen, La Edad Dichosa, La Discusión, La Época, El Correo de Ultramar (París), El Siglo (Habana) eta La Concordia (Caracas). Gainera honakoak zuzendu zituen: La Violeta (Madril), La Canastilla Infantil eta Paris Charmant Artistique (Paris).
Bere garaiko kulturan zuen presentzia aktiboagatik, mota guztietako gizarte-kausez arduratu zen eta Espainiako Elkarte Abolizionistako Emakumeen Komitearekin bat egin zuen. Emakumeen Ateneo Artistiko eta Literarioaren buru izan zen (1869).[4] Abolizionismoaren eta desberdintasunaren feminismoa deitutakoaren defendatzaile sutsua izan zen. Hau da, ez zuten emakumeen emantzipazioa eskatzen, ezta gizonekiko eskubide-berdintasuna ere; emakumeentzako hezkuntza handiagoaren alde egiten zuten, senarrarekin hitz egin ahal izateko oinarrizko ezagutza batzuk izateko helburu bakarrarekin, eta horrela ez aspertzeko, izan ere, gai hori garai hartako ezkontza-hausturen arduradun nagusitzat jotzen baitzuten.
1873an bere alaba Virginia jaio zen. Bere ideologia gorabehera, Saez de Melgar oso emakume independentea zen, izan ere, Parisen egonaldi luzea egin zuen senarrik gabe (1880tik 1887ra), senarra Kuban destinatuta zegoen bitartean.[5][1] Association Litteraire Internationale-n afiliatu zen, eta horrek Frantziako hiriburuko gizartean leku bat egiten lagundu zion. Lehen aipatu bezala, Paris Charmant Artistique eta Centre Litteraire Internationaleko gaztelaniazko argitalpenen zuzendaria izan zen. Erakunde horretan zuen posizioak Espainiarako argitalpen eskubideak lortu zituen Émile Zola bezalako izen handiko egileentzat.
Urte horietan, izultzaile gisa aritu zen, ingelesetik, frantsesetik eta alemanetik itzuliz, eta El correo de la Modan (korrespontsala zen bertan) eta La Violetan argitaratu ziren, bigarren etapan. Prentsatik kanpoko bi eleberri ere itzuli zituen: Federica Bremerren Los vecinos (1883) eta Pierre Zacconeren Los dramas de la bolsa (1884). La Canastilla Infantil ere sortu zuen, La Canastilla del Hogar bezala ezaguna izan zena, non seme-alaben zaintzari buruzko aholkuak ematen zituen.
1892an, senarrak erretiroa hartu zuen eta idazlearen jaioterrian jarri zen bizitzen, nahiz eta berak ohiko bizilekua Madrilen mantentzea erabaki zuen. 1893an, Chicagoko Munduko Kolonbar Erakusketako emakumezkoen saileko ohorezko presidenteordea izan zen.
61 urte zituela hil zen, 1895eko martxoaren 19an, Madrilen, baina haren gorpuzkiak Villamanrique de Tajora eraman zituzten, jaioterrira.
Faustina Sáez de Melgarrek sortu eta zuzendu zuen La Violeta aldizkaria (1862-1866), Isabel II.aren Errege Aginduz Maistren Eskola Normaletarako eta Nesken Goi Mailako Eskoletarako nahitaezko harpidetzaren argitalpena. Gainera, zuzendari izan zen antzeko beste argitalpen batzuetan, hala nola:
Faustinak lan handia egin zuen itzultzaile gisa, eta bere lanen artean honako hauek nabarmendu behar dira:[6]