Ferenc Erdei (Makó, 1910eko abenduak 24-Budapest, 1971ko maiatzak 11) hungariar politikari bat izan zen, Barne Ministro bezala aritu zena Béla Miklosek lideratutako behin-behineko gobernu ez ofizialean. Hungariaren Sobietar okupazioaren ondoren ofizialki hartu zuen bulegoa 1945eko martxoan. Erregimen komunistan Erdei Nekazaritza ministroa izan zen 1949 eta 1953 artean. Kargu honetan "atikoko zaborra"ren eta herrietako gertakizunen arduraduna zen, herrialdean gertatutako gehiegikeriekin lotuta. 1953ko uztailetik aurrera Justizia Ministroa izan zen.
1956ko Hungariako Iraultzan Lehen Ministro Orde izendatua izan zen, eta sobietarrekin negoziatu zuen hungariar liderretako bat izan zen. Azaroak 3an Pál Maléter Defentsa Ministroarekin batera atxilotua izan zen, baina aste batzuren ondoren Erdei aske geratu zen János Kádárren partehartzearen ondoren.
1957tik aurrera Hungariako Zientzia Akademiako idazkari nagusia izan zen. Bi aldiz jaso zuen Kossuth Saria, 1948 eta 1962an.
Erdei Herriko Fronte Abertzaleko Kontseilu Nazionaleko idazkari nagusia ere izan zen 1964 eta 1970 artean.
Nekazarien Alderdi Nazionalekoa zen.
Aurrekoa Gábor Vajna |
Hungariako Barne Ministroa 1944-1945 |
Ondorengoa Imre Nagy |
Aurrekoa István Csala |
Hungariako Nekazaritza Ministroa 1949-1953 |
Ondorengoa András Hegedüs |
Aurrekoa Béla Kovács |
Hungariako Justizia Ministroa 1953-1954 |
Ondorengoa Erik Molnár |
Aurrekoa András Hegedüs |
Hungariako Nekazaritza Ministroa 1954-1955 |
Ondorengoa János Matolcsi |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ferenc Erdei |