Fereshteh Ahmadi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kerman, 1972ko irailaren 2a (52 urte) |
Herrialdea | Iran |
Hezkuntza | |
Heziketa | Teherango Unibertsitatea |
Hizkuntzak | persiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea eta ipuingilea |
Fereshteh Ahmadi (persieraz: فرشته احمدی ) (Kerman, Iran, 1972ko irailaren 2a – ) irandar arkitektoa eta idazlea da, nobelagilea, ipuin-idazlea, literatura-kritikaria eta editorea.[1][2][3]
1972an jaio zen Fereshteh Ahmadi, eta arkitekturan lizentziatu zen Teherango Unibertsitatean.
Laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran ekin zion idazle lanari kazetari gisa, eta asteroko txostenak, aipamenak eta zutabeak idatzi zituen egunkari eta aldizkari literario batzuetarako. Bere lehen liburua, Nameless (Bi Esm), haur txikientzako istorioa da. Ahmadiren lehenengo ipuin bilduma, Everyone's Sarah (Sara ye Hameh), 2004an argitaratu zen. Hooshang Golshiri Fundazioak , bilduma horretako Telebista ipuina aukeratu zuen urteko ipuin laburrik onenetarikoa izateko. Bere lehen eta bigarren eleberriak, Ahanzturaren maitagarria (Pari ye Faramooshi) eta Gazta-basoa (Jangal eta Panir), 2009an argitaratu ziren. Hipertermia (Garmazadegi), Ahmadiren bigarren bilduma, 2013an argitaratu zen.[4]
Fereshteh Ahmadik ipuin laburren gutxienez hiru bilduma eta bi eleberri argitaratu ditu. Bere azken liburua, Etxeko munstroak (Hayoolaha ye Khanegi), zortzi ipuin laburrez osatutako bilduma da, 2016an argitaratua. Argitaletxe batzuen editorea da, eta hainbat literatura-ekitaldi nazionaletan sari-epaimahaietako kidea.
Besteak beste, lan hauexek egin ditu:[5][6]