Fernand Cormon (Paris, 1845eko abenduaren 24a – ibidem, 1924ko martxoaren 20a) frantziar margolaria izan zen.
Eugène Cormon antzerkigilearen eta Charlotte Furais aktorearen semea izan zen. Alexandre Cabanel, Eugène Fromentin eta Jean-François Portaels margolarien ikasle izan zen, eta gai historikoen margolari nagusietako bat Frantzian.
Bere lanen sentsazionalismoagatik nabarmendu zen, gertaera odoltsuekiko interesagatik. 1890etik aurrera erretratua ere egin zuen. Atelier Cormon arte eskola bat zuzendu zuen, eta margolari ospetsuen irakasle izan zen.