Ferruccio Novo | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Turin, 1897ko martxoaren 22a | ||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Italiako Erresuma (1897ko martxoaren 22a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1974ko apirilaren 8a) | ||||||||||||||||||||||
Heriotza | Laigueglia, 1974ko apirilaren 8a (77 urte) | ||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | italiera | ||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria, futbol entrenatzailea eta enpresaburua | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | atzelaria |
Ferruccio Novo (Turin, Italia, 1897ko martxoaren 22a - Laigueglia, Italia, 1974ko apirilaren 8a) Italiako enpresaria, kirol-burua, jokalaria eta futbol entrenatzailea izan zen. Jokalari profesional gisa egin zuen garaian atzelari lanetan aritu zen.
Torinoko presidentea izan zen 1939tik 1953ra, eta Il Grande Torino izenez ezagutzen den talde historikoaren eratzaile nagusia. Bere agintaldian, Torinoko klubak urrezko aroa bizi izan zuen, Italiako bost txapelketa (lau jarraian) eta Italiako Kopa bat irabazi zituen.
Italia entrenatu zuen 1950eko Munduko Kopako batzorde teknikoaren presidentea zenean, taldeen fasean kanpoan geratuz. Kontuan izan behar da Italiako taldeak jokalari titular gehienak galdu zituela Supergako tragedian, 1949an gertatu zen hegazkin istripuan, eta bertan Torinoko 18 jokalari hil ziren, zuzendariekin, entrenatzaileekin eta kazetariekin batera, inor bizirik atera gabe.