Fleabag, Erresuma Batuko drama-komedia telesaila bat da. Phoebe Waller-Bridge aktore, ekoizle eta gidoigileak antzeztu, ekoitzi, idatzi eta sortua da. Beraz gain, Sian Clifford, Olivia Colman, Bill Paterson, Brett Gelman eta Andrew Scott aktoreek antzeztu zuten. Two Brothers Pictures ekoiztetxeak ekoizten zuen.
2016ko uztailaren 21ean estreinatu eta 2019ko apirilaren 18an amaitu zen, denera 2 denboraldi eta 12 atal izan zituen. BBC Three, BBC Two (2016) eta BBC One (2019) kateek aireratu zuten.
Berez, 2013ko Edinburgheko Jaialdian Phoebe Waller-Bridge berak eskeinitako antzezlan batean oinarritua dago.
Ingalaterra, Londres. Fleabag 30 urte inguruko emakume gazte eta lotsagabea da, bere lagunik onena zendu ondoren krisiladi pertsonal batean bizi dena. Bere izaera konformagaitza da, eta berarengana hurbiltzen den ororekin oheratzen da, bere senideei dirua eskatu eta behingoz bizimodu independiente bat bizitzeari uko egiten dio. Inongo lotsarik gabe, protagonistak ikusleari bere jokaera eta ekintzen inguruko epaiketa morala burutzeko erronka egiten dio.