Flodoard | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Épernay, 894 |
Herrialdea | Mendebaldeko Frantzia |
Heriotza | Reims, 966ko martxoaren 28a (71/72 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | School of Reims (en) ![]() |
Hizkuntzak | Medieval Latin (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, historialaria, idazlea eta Kalonjea |
Flodoard de Reims, latinez Flodoardus Remensis (Épernay, 894 inguruan - Reims, 966ko martxoaren 28a) historialari, kronikagile eta latinezko poeta izan zen. Garai karolingiarrean bizi izan zen.
[1]Reimsen apaiza bezala, Flodoardek gazte-gaztetatik apezpikuaren kortean postu garrantzitsuak bete zituen. Hala ere, bi alditan, Herbert II.a Vermandoisekoak postutik kendu zuen haien ideien aurka aritzeagatik. 936an Erroman egon zen; han Leon VII.a aitasantuak oso ondo jaso zuen. 947an Artold apezpikuaren garaipenarekin bere posizioa indartu zen baina handik gutxira, 952an, San Basle monasteriora erretiratu zen; han idazteari ekin zion batez ere.