Vézère ibarreko Historiaurreko Guneak eta Leize Apainduak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Harpearen ikuspegia. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, iii |
Erreferentzia | 85 |
Kokalekua | Frantzia |
Eskualdea2 | Europa / Ipar Amerika |
Koordenatuak | 44°56′5″N 1°1′44″W / 44.93472°N 1.02889°W |
Izen ematea | 1979 (III. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Font-de-Gaume (okzitanieraz: Cauna de Font de Gaume; frantsesez: Grotte de Font-de-Gaume) Frantziako hego-mendebaleko historiaurreko leizea da, hango galerietan aurkitu diren 200 pinturengatik ospetsua (Les Eyzies-de-Tayac, Dordoina). Egoera txarrean daude, eta magdaleniar aldiaren erdialdeko eta azken garaikoak dira (K.a. 10000 urte ingurukoak, berrienak). Animaliak irudikatzen dituzte: bisonteak, zaldiak, mamutak, elur-oreinak, uroak, errinozeroak, otsoak, lehoiak... eta kolorebakarrak zein koloreaniztunak dira.