Fosfatidilserina | |
---|---|
SMILES isomerikoa | C(C(COP(=O)(OC[C@@H](C(=O)O)N)O)OC(=O)*)OC(=O)* |
Konposizioa | karbono |
Mota | fosfolipido |
Erabilera | |
Elkarrekintza | Adhesion G protein-coupled receptor B1 (en) |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 1446756-47-3 |
Gmelin | 18303 |
MeSH | D010718 |
NDF-RT | N0000176094 |
Fosfatidilserina (laburdura PS edo DPT-L-Ser) zelula mintzetan agertzen den fosfolipido bat da.
Fosfoglizeridoa da, beraz bi gantz-azido, glizerina molekula bat, fosfato taldea eta serina izeneko aminoalkohola ditu[1]. Landareetako eta animalietako fosfatidilserinak desberdinak dira, gantz azido motan dute desberdintasuna[2]. Molekula anfipatikoa da.
Fosfatidilkolina eta fosfatidiletanolaminatik sortzen da, aminoalkohola erauzi eta serina aminoazidoa gehitzen zaionean.
Honako hauek dira fosfatidilserina kopuru handiena duten elikagaiak:
Elikagaia | PS mg/100 g* |
---|---|
Behien burmuina | 713 |
Berdela | 480 |
Oilaskoaren bihotza | 414 |
Sardinzarra | 360 |
Aingira | 335 |
Zelula mintzetan agertzen den fosfolipidoa da, zitosolari bergira dagoen geruzan hain zuzen ere. Flipasa entzimak mantentzen ditu bertan. Zelulak apoptosia jasaten duenean (heriotza) flipasa desagertu eta fosfatidil serinak kanpoaldeko geruzara egiten du salto (flip) eta honek seinale gisa jokatzen du makrofagoak erakarri eta zelula irensteko[3].
Lipidoak | ||
---|---|---|
|