Fosfoglizeridoak zelula mintzen osagai garrantzitsuak diren biomolekulak dira, Fosfolipidoen taldean dauden lipido saponifikagarri batzuk dira.
Azido fosfatidikoa dute oinarrian. Molekula hau bi gantz azidok, glizerol batek eta fosfato talde batek osatzen dute. Fosfato honi aminoalkohol molekula bat gehitzen zaio. Gehitzen zaion aminoalkoholak finkatzen ditu fosfoglizeridoak. Hona hemen adibide arruntenak:
Fosfolipido guztiak bezala molekula anfipatikoak dira, hau da, atal hidrofobo edo apolarra (ura aldaratzen du) eta atal hidrofilo edo polarra (ura erakartzen du) batez osatuta daude. Atal apolarrean gantz azidoen kate luzeak daude, hori dela eta buztan hidrofoboa izena hartzen du. Atal polarrean aldiz, negatiboki kargatutako fosfato taldea eta honi elkartutako karga positiboko molekula, buru polarra du izena.
Lipidoak | ||
---|---|---|
|