Francisco de Arruda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Portugalgo Erresuma, |
Herrialdea | Portugal |
Lehen hizkuntza | portugesa |
Heriotza | Évora, 1547ko azaroaren 30a |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Francisco de Arruda (?-1547), Portugalgo arkitekto eta eskultorea izan zen. Haren biografiaren datu asko ezezagunak dira. Manueldar estiloaren oinarri asko bere lanetan aurki daitezke. Bere lana da Belémgo dorre ospetsua, egun Gizateriaren Ondarea.
Francisco eraikitzaileen familia baten parte izan zen. Anaia ere, Diogo de Arruda, arkitektoa izan zen; bigarren honek Tomarko gazteluaren eraikitze prozesuan parte hartu zuen. Semea, bestetik, Miguel de Arruda, militar ingeniari gisa, Belémgo dorrearen lanen arduraduna izan zen.
Arkitektura militarrean lan asko egin zuen Francisco de Arruda. Horrela, Portugalen, Moura, Mourão eta Porteleko gotorlekuetan lan egin zuen; Marokon, bestetik, Azemmourko gotorlekuan lan egin zuen. Balistikaren aurrerapen aurrean, eraikinak hobeto babesteko, dorre borobilak sartu zituen.
Alor zibilean ere lan egin zuen. Hauek dira berak egin zituen eraikin batzuk: Casa dos Bicos Lisboan, Quinta da Bacalhoa, Portelgo gazteluaren jauregia... Arkitektura erlijiosoan Elvasko katedrala altxatu zuen.