Francs-tireurs et partisans | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | FTP eta FTPF |
Mota | network or movement of the French Resistance (en) |
Francs-tireurs et partisans français (FTPF; euskaraz: «Frantziar frankotiratzaileak eta partisanoak»), normalean Francs-tireurs et partisans (FTP) deituak, Frantziako Alderdi Komunistak (PCF) 1941eko amaieran, Bigarren Mundu Gerran, sortutako erresistentzia armatuko mugimenduaren izena da. Frantziako Erresistentziako talde nagusietako bat zen, Vichyko erregimenaren eta Hirugarren Reicheko indar okupatzaileen aurka borrokatzen zuena.
Molotov-Ribbentrop Ituna hautsi eta Hirugarren Reicheko tropek Sobietar Batasuna inbaditu ondoren,[1] 1941eko ekainaren 22an, Frantziako Alderdi Komunistaren zuzendaritzak, orduan klandestinitatean, borroka armatuko erakunde bat sortzea erabaki zuen. Charles Tillon, Jacques Duclos (PCFko ordezkari nagusia) eta Benoit Frachon ziren misio honen arduradunak.
Artikulu hau Frantziako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |