Frank O'Hara

Frank O'Hara

Bizitza
JaiotzaBaltimore1926ko martxoaren 27a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMastic Beach (en) Itzuli1966ko uztailaren 25a (40 urte)
Hobiratze lekuaGreen River Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Michigango Unibertsitatea
St. John's High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, antzerkigilea, idazlea, kazetaria, eduki-editorea eta arte-historialaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaThe 8th Street Club (en) Itzuli
Genero artistikoaolerkigintza
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

frankohara.org
Musicbrainz: 0ceb7b17-8f0d-4222-9b2a-155414375089 Songkick: 1301381 Discogs: 629870 Find a Grave: 7598269 Edit the value on Wikidata

Francis Russell O'Hara (Baltimore, 1926ko martxoaren 27a-Long Island, 1966ko uztailaren 25a) poeta, musikari, arte-kritakari estatubatuarra izan zen. John Ashbery, James Schuyler, Barbara Guest eta Kenneth Kochekin batera New Yorkeko Poesia Eskolaren lehenengo promozioaren ezinbesteko partaidea izan zen.[1]

Russell Joseph O'Hara eta Katherine Broderick bikotearen semea zen. Hauek ezkondu baino lehen izan zutela ezkutatu zioten, horretarako beste data batean jaio zela esanez. Baltimoren jaioa Graftonen hezi zen. Worcester-en ikasi zuen eta, geroago (1941 eta 1944 artean) piano ikasi zuen Bostongo Ingalaterra Berriko Kontserbatorioan. Bigarren Mundu Gerran hartu zuen parte soldadu gisa, Pazifikoko Gerran, Japonian, destruktore batean.[2]

Harvardeko Unibertsitatera joan zen gerrako beteranoei ematen zitzaizkien bekei esker. Han Edward Gorey artista eta idazlearekin partekatu zuen gela. Musika ikasi arren, gutxi joaten zen klasera, filosofia eta teologia ikastaroetara joatea nahiago zuelako. Konposatzeaz gain, poesia era konpultsiboki idazten zuen aldi horretan. O 'Harak ikusizko artea eta musika garaikidea xurgatu zituen; azken hauek bere idazkeran eragin handia izan zuten, eta, bestetik, ez zuen inoiz musika utzi. Bere gustuko poetak Arthur Rimbaud, Stéphane Mallarmé, Boris Pasternak eta Vladimir Mayakovsky ziren. Harvarden John Ashbery olerkaria ezagutu zuen. Harvard Advocate aldizkarian poemak argitaratzen hasi zen.

Musikarako zaletasuna izan arren, lizentziatura aldatu eta ingeleseko gradua jaso zuen 1950ean. 1951n, Ingeles Literaturan lizentziatu zen Michigango Unibertsitatean, Ann Arbor-en. Udazkenean New Yorkeko apartamentu batera joan zen bizitzera Joe LeSueurrekin, hamaika urtez gelakide eta maitale izan zuena. Irakasle gisa The New School ikastetxean lanean hasi zen. Dena den, arte munduarekin zuen lotura gorde zuen Art News aldizkarian kritika lanak plazaratzen. 1960an pintura eta eskultura kontserbatzaile gisa hasi zen New Yorkeko Museum of Modern Arten, erakusketa eta jarduera ugari antolatuz. Frantzian, Italian, Espainian eta Euskal Herrian ibili zen, eta publizitate-sortzaile gisa ere lan egin zuen. Haren lagunen artean Willem de Kooning, Norman Bluhm, Larry Rivers eta Joan Mitchell zeuden.[3]

Berrogei urte zituela hil zen, 1966ko uztailaren 24an, Fire Island hondartzan izandako istripu batean. Errautsak Long Islandeko Green River Cemeteryn daude.[4] Argitaratu gabeko poesia asko utzi zuen, eta hil ondoren inprimatu zen, The Collected Works of Frank O 'Hara izenburupean. Lan honek 1972ko sari nazionala (National Book Award) jaso zuen lirika modalitatean.[5]

Poesiaren berritzailea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

New Yorkeko Eskola deritzona sortu zuen J. Ashbery eta Kenneth Kochekin batera. Antzerkia, poesia, pintura eta musika biltzea edo bateratzea zuen helburu, eta artistek gai eta hizkuntza komunak bilatzen zituzten. Zentzu horretan, bere poesiaren zati bat artista plastikoekin lankidetzan argitaratu zen. Adibidez, Odes (1960) liburuak Michael Goldbergen serigrafiak daramatza.

Bere poesian funtsezko elementua da New York eta poetak hiriarekin duen harremana. Autobiografikoa izan ohi da, eta bere pieza asko zoriontsu zeneko uneei buruzko behaketetan oinarrituta daude. 1959an manifestu bat idatzi zuen (jatorriz 1961ean Yugenen argitaratua), «Personism: A Manifesto» izenburukoa. Bertan, egitura formalaren gainean duen posizioa azaltzen du. "Ez zait gustatzen erritmoa, asonantzia, hori guztia... Bulkadari jarraitu behar zaio ".[6][7]

Bere poesiak Espresionismo abstraktuaren, Surrealismoaren, errusiar poesiaren eta Frantziako Sinbolismoarekin lotutako poeten eragina erakusten du. Bere poesiak esperientzia pertsonala islatzen du Pollocken, Klinen eta de Kooningen garai hartako pinturaren erara. Baita ere Jane Freilicher eta Larry Riversen errealismo irudikatzailearen eragina. Pinturarekin duen interdiskurtsibotasuna «Why I am Not A Painter» bezalako poemetan frogatzen da. Eguneroko erregistroa erabiltzen du, baina batzuetan kazetaritzaren parodia, testuartekotasuna eta iruditeria surrealista ere bai: bere mundu pertsonala islatzen du, hainbat arlo artistikori lotuta (zinema, musika, margolaritza...), eta, horrela, bere poemak izen propioz eta mundu horretatik gertu dauden pertsona, leku eta gauzen erreferentziaz beteta daude.

Cambridgeko Poets Theatre antzokian komediografo izan zen, eta abangoardiako antzokietan hainbat pieza antzeztu zituen, besteak beste, Living Theatrek 1956an estreinatutako The house at fallen hanging bertsotan egindako drama. 1960an ere, Espainian egon ondoren, Awake in Spain antzezlana aurkeztu zuen; lan horretan 84 pertsonaia daude, bakoitzak lerro bat du. Gaia monarkiaren berrezartea Espainian da.[8]

Bizitzan argitaratutako liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • A City Winter and Other Poems. Larry Riversen marrazkiekin. (New York: Tibor de Nagy Gallery Editions, 1951).
  • Oranges: 12 pastorals. (New York: Tibor de Nagy Gallery Editions, 1953; New York: Angel Hair Books, 1969).
  • Meditations in an Emergency. (New York: Grove Press, 1957; 1967).
  • Second Avenue. Cover drawing by Larry Rivers. (New York: Totem Press in Association with Corinth Books, 1960)
  • Odes. Prints by Michael Goldberg. (New York: Tiber Press, 1960)
  • Lunch Poems. (San Francisco, CA: City Lights Books, The Pocket Poets Series (No. 19), 1964)
  • Love Poems (Tentative Title). (New York: Tibor de Nagy Gallery Editions, 1965)

Hil ondorengo liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • In Memory of My Feelings, liburu konmemoratiboa, 30 artistek apainduta eta Bill Berksonek argitaratua (New York: Museum of Modern Art, 1967)
  • The Collected Poems of Frank O'Hara. Donald Allenek argitaratua. John Ashberyk idatzitako sarrerarekin. (1.ed. New York: Knopf, 1971; Berkeley: University of California Press, 1995)
  • The Selected Poems of Frank O'Hara. Donald Allenek argitaratuta. (New York: Knopf, 1974; Vintage Books, 1974)
  • Standing Still and Walking in New York. Donald Allenek argitaratuta. (Bolinas, Calif: Grey Fox Press; Berkeley, Calif: Bookpeople banatzailea, 1975)
  • Early Writing. Donald Allenek argitaratuta (Bolinas, Calif: Grey Fox; Berkeley: Bookpeoplek banatuta, 1977)
  • Poems Retrieved. Edited by Donald Allenek argitaratuta (Bolinas, Calif: Grey Fox Press; Berkeley, Calif: distributed by Bookpeople, 1977)
  • Selected Plays. Ron Padgett, Joan Simon eta Anne Waldmanek argitaratuta (1. ed. New York: Full Court Press, 1978)
  • Amorous Nightmares of Delay: Selected Plays. (Baltimore, MD: Johns Hopkins University Press, 1997)
  • Selected Poems. Mark Fordek argitaratuta (New York: Knopf, 2008)
  • Poems Retrieved (City Lights Bookstore, 2013)
  • Lunch Poems. 50. urtemutaren edizioa (City Lights Bookstore, 2014)
  • The house at fallen hanging (1956).
  • Awake in Spain (1960).

Erakusketen liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Jackson Pollock. (New York: George Braziller, Inc. 1959)
  • New Spanish painting and sculpture. (New York: Museum of Modern Art, 1960)
  • Robert Motherwell: with selections from the artist's writings. (New York: Museum of Modern Art, 1965)
  • Nakian. (New York: Museum of Modern Art, 1966)
  • Art Chronicles, 1954–1966. (New York: G. Braziller, 1975)

Frank O'Hara Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

O'Hara New Yorkeko MOMA museoko komisarioburua izan zen, eta Euskal Herrira zein Espainiara bidaiatu zuen 1960ko udaberrian, berak antolatutako erakusketa baterako artisten bila. Spanish Painting & Sculpture izan zen erakusketa hori; komisario gisa antolatu zuen lehena. Hamasei artistak hartu zuten parte, eta tartean izan ziren Eduardo Txillida eta Jorge Oteiza eskultoreak. Donostian egun gutxi batzuk eman bazituen ere, "Coca-Cola bat zurekin" poema eta beste batean ere utzi zuen egindako bidaiaren testigantza apurra.[9] Poema horretatik abiatuta, Beñat Sarasolak Coca-Cola bat zurekin eleberria plazaratu zuen 2024an.[10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]