Français Blanc et Noir | |
---|---|
Txakur arraza | |
Espeziea | Canis lupus familiaris |
Jatorria | Frantzia |
Altuera | arra: 65 cm gutxienekoa arra: 72 cm gehienez emea: 62 cm gutxienekoa emea: 68 cm gehienez |
Katalogo kodea | 220 |
Français Blanc et Noir txakurra (nazioartean eta arraza-sailkapenean izen frantses jatorrizkoarekin ezaguna, itzulita, txakur zuri-beltz frantsesa) Frantziako untxari motako txakur-arraza da. Arraza hau multzoan ehizatzeko erabiltzen da, eta Saintonge txakur handien ondorengoa dela uste da.
Txakur honek gorputz giharra eta muskularra ditu, hanka luzeak, buru apur bat gangaduna, erorketa luzeko belarriak. Tamaina 65 cm-tik 72ra bitartekoa da arretan, emeak zertxobait txikiagoak dira.
Larru kolorea zuria eta beltza da, eta mantu beltza du, batzuetan pikarta edo beltzez edo urdinez markatua. Begi bakoitzaren gainetik eta masailetan puntu beltzaranak izan ohi ditu, baita belarrien eta isatsaren azpian.
Arraza nabaria da ehizako lanean duen iraunkortasunagatik, baita usaimen on eta zaunka sendoagatik ere. Lagunkoia da eta erraz moldatzen da gizakientzat, ez gauza ohikoa multzoka ehitzatzen duten untxarien artean.