François-Adrien Boieldieu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Rouen eta Rue aux Ours, Rouen (en) , 1775eko abenduaren 16a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Varennes-Jarcy, 1834ko urriaren 8a (58 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Cimetière monumental de Rouen (en) Père Lachaise hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jenny Philis-Bertin (en) (1827 - |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Irakaslea(k) | Charles Broche |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera composer (en) , orkestra zuzendaria, musikologoa, musika-irakaslea, unibertsitateko irakaslea eta musikagilea |
Lantokia(k) | Rouen eta Paris |
Enplegatzailea(k) | Parisko Kontserbatorioa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | André Grétry |
Kidetza | Académie des sciences, belles-lettres et arts de Rouen (en) Arte Ederren Akademia (Frantzia) |
Mugimendua | musika klasikoa |
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | pianoa |
|
François-Adrien Boieldieu (Rouen, 1775eko abenduaren 16a - Varennes-Jarcy, 1834ko urriaren 8a) frantziar musikagilea izan zen.
Rouengo katedraleko koruko maisuaren eta organo-jotzailearen eskutik jaso zuen bere musika-hezkuntza. Izu Garaian lehen lanak konposatu zituen eta berehalako arrakasta izan zuen. Parisera joan eta modan zeuden opera komikoak konposatzen hasi zen.
André Grétryren oinordeko espirituala izan zen eta apaindura handirik gabeko melodietan zentratu zen, baina orkestrazio adimentsu batekin. 1804tik 1810era San Petersburgon egon zen tsarraren gorteko konpositore karguarekin. Bederatzi opera konposatu zituen han.
Parisera itzulita, 1825ean bere maisulana konposatu zuen, La dame blanche, Walter Scotten bi lanetan oinarritua. Bere ospea operetan oinarritzen den arren, beste obra batzuk ere konposatu zituen, hala nola harparako kontzertu bat.
Parisko Kontserbatorioko irakaslea eta Arte Ederren Akademiako kidea izan zen. Hargin beltza izan zen eta Frantziako Ekialde Handiaren parte.