François Blondel

François Blondel
Bizitza
JaiotzaRibemont1618ko ekainaren 15a
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaParis1686ko urtarrilaren 21a (67 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakcoastal engineer (en) Itzuli, arkitektoa, diplomazialaria, katedraduna eta matematikaria
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)Académie Royale d'Architecture (en) Itzuli
Collège de France  (1656 -  1686)
Maison du Roi (en) Itzuli  (1660 -
KidetzaFrantziako Zientzien Akademia
Académie Royale d'Architecture (en) Itzuli
Gradualanda-mariskal
Parisko San Denis garaipen-arkua

François Blondel (Ribemont, 1618ko ekainaren 15a - Paris, 1686ko urtarrilaren 21a) matematikari, ingeniari, arkitekto, teoriagile eta diplomatiko frantsesa izan zen. Zientzia eta Literatura ikasketak amaitu zituenean diplomazia-lanetan jardun zuen, Egipton eta Konstantinoplan batez ere. Antilletako gotorlekua eraiki zuen 1666. urtean. Zientzia Akademiako kidea izan zen, eta Arkitekturaren Erret Akademiaren sortzaileetariko bat izan zen (1671). Berak eraiki zuen, erromatarren ereduei jarraituz, Parisko Porte Saint-Denis garaipen-arkua (1671-1672). Dogma klasikoko teoriagile honek klasizismoa eta Errenazimentuko Italiako arkitektura sustatu zituen, italiar barrokoa alde batera utziz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François Blondel Aldatu lotura Wikidatan