François Clouet | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Tours, 1510 | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Paris, 1572ko irailaren 22a (egutegi gregorianoa) (61/62 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Jean Clouet | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria eta marrazkilaria | ||
Lantokia(k) | Paris eta Flandria | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Genero artistikoa | erretratua |
François Clouet (Tours, Frantzia, c. 1515[1] - Paris, Frantzia, 1572ko abenduaren 22a) frantses margolari eta marrazkilaria izan zen, Jean Clouet margolariaren seme eta ikaslea. Aita bezala, Janet izengoitiz ezagutua izan zen, eta horrek, askotan, nahasmena sortu du[1].
Aitarekin[1] hasi zen lanean eta, hura hil ondoren, Frantzisko I.a Frantziakoak gorteko margolari izendatu zuen. Katalina Mediciren babesari esker, Henrike II.aren, Frantzisko II.aren eta Karlos IX.aren erregealdietan kargu horretan jarraitu zuen. Ospe handia lortu zuen, erretratuekin ez ezik, koadro historiko eta mitologikoekin ere. Gorteko margolari zelarik, Frantzisko I.aren eta Henrike II.aren hileta mozorroak egin zituen, beste zenbait lanen artean. Historiari eta mitologiari buruzko lanak Fontainebleauko eskolaren estilo manieristari jarraituz egin zituen (Diana bainuan], Dama bat bainuan, etab.).
Marrazkigintzari dagokionez, arkatzez egindako hiru tonu leuneko irudiak dira nabarmentzekoak. Aitaren irakaspenak adierazi zituen marrazki horietan, eta arreta berezia eskaini zion xehetasun dotoreen eta ezaugarri psikologikoen adierazpenari. Baina aitak baino pintura konplexu eta aberatsagoa landu zuen Françoisek, besteak beste, italiar, flandriar eta alemaniar artisten eragina nabarmentzen duena. Bestalde, hark baino teknika landuagoa zuen eta, fisionomiaren azterketa baztertu gabe, arreta handiagoz landu zituen xehetasunak.
Lan aipagarriak dira, besteak beste, Madame d´Etampes (1545 ing.), Pierre Qutheren erretratua (1562, Louvre), La Reine Marguerite enfant (1560 aldean, musée Condé, Chantilly), Catherine de Médicis (1562), Joana III.a Nafarroakoa (1570), Élisabeth d’Autriche (1571 ing., Louvre), jantziekiko eta izakerarekiko kezka agertzen duena, eta Katalina Medicirentzat dominetan eta otoitz liburuetan egindako miniaturazko erretratu sail bat. Bestalde, erretratatutako pertsonaia zutik agertzen den erretratu mota asmatu zuen. Aipagarriak dira adibidez Henrike II.a (Uffizi Galeria, Florentzia) eta Karlos IX.a (Kunsthistorisches Museum, Viena) erretratuak.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François Clouet |