François Laurent d'Arlandes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Anneyron, 1742ko irailaren 26a |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Heriotza | Anneyron, 1809ko maiatzaren 1a (66 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniaria, aeronauta eta militarra |
François Laurent Vieux d'Arlandes (1742ko irailaren 26a - 1809ko maiatzaren 1a) frantziar markesa, soldadua eta aire beroko baloien aeronauta aitzindaria izan zen. Berak eta Jean-François Pilâtre de Rozier-ek baloi askeen lehen hegaldi tripulatua egin zuten, 1783ko azaroaren 21ean, Montgolfierren baloian.
D'Arlandes Anneyron-en jaio zen Dofinerrian. Joseph Montgolfier ezagutu zuen Tournongo jesuiten ikastetxean. Frantziar errege guardiako infanteriako ofizial bihurtu zen.
Montgolfier anaien globoaren lehenengo erakusketa publikoa 1783ko ekainaren 17an ospatu zen, eta ondoren, ardi baten, oilar baten eta ahate baten loturarik gabeko hegaldi bat Versaillesko jauregiko aurreko patioan, irailaren 19an. Frantziako Luis XVI.a erregeak erabaki zuen lehenbiziko hegaldi tripulatuan kondenatutako bi gaizkile joango zirela, baina Rozierrek Polignac-eko dukesaren laguntza eskatu zuen lehengo aeronauta izateko ohorea goi-mailako pertsona bat izan behar zela. Erregeari konbentzitu zioten onartzeko Arlandes eta Rozier lehen pilotuak izaten.
D'Arlandesek Mantxako kanala zeharkatzeko hegaldi bat proposatu zuen 1784an, baina plana ezerezean geratu zen.
Armadatik baztertu egin zuten frantziar iraultzaren ondoren koldarkeriaz, eta bere Saleton-eko gazteluan hil zen Anneyron ondoan. Iturri batzuek iradokitzen dute bere buruaz beste egin zuela.