French Kiss (1995eko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1995 |
Izenburua | French Kiss |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | komedia erromantikoa eta film dramatikoa |
Iraupena | 111 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Paris, Cannes eta Kanada |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Lawrence Kasdan |
Gidoigilea(k) | Adam Brooks |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Meg Ryan Eric Fellner Tim Bevan |
Konpainia ekoizlea | PolyGram Filmed Entertainment Working Title Films (en) |
Edizioa | Joe Hutshing (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | James Newton Howard |
Argazki-zuzendaria | Owen Roizman |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Paris |
French Kiss (euskaraz Frantses Musu), 1995eko Lawrence Kasdan estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko komedia film bat da. Meg Ryan, Kevin Kline, Timothy Hutton, Jean Reno, François Cluzet eta Susan Anbeh aktoreek antzeztu zuten.
2004an Pyaar To Hona Hi Tha indiar berregokitzapena izan zuen, eta 2004ko Vettam malaiar komedia ere film honetan oinarritua dago.
Kanada, Toronto hiria. Kate (Meg Ryan) bere mutilagun Charlierekin (Timothy Hutton) ezkondu eta betirako zoriontsu bizitzea amesten duen neska bat da, baina Charlie negozio bidai batean Paris hirira joan Juliette (Susan Anbeh) frantziar neska ederraz maiteminduko da. Mutilaguna berreskuratzeko asmoz, Kate frantziar hiriburura bidaiatuko du. Hegaldian zehar batere zerikustekorik ez duen Luc (Kevin Kline) frantziar lapurra ezagutuko du. Kate ekipajea ohosten diotenean egoera korapilatu egingo da. Kurioski, Luc minutu batez ere ez da Katez bananduko, gainera Charlie berreskuratzeko aholkuak emango dizkio.