Frida Boccara | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Danielle Frida Hélène Boccara | ||
Jaiotza | Casablanca, 1940ko urriaren 29a | ||
Herrialdea | Maroko Frantzia | ||
Heriotza | Parisko 20. barrutia, 1996ko abuztuaren 1a (55 urte) | ||
Hobiratze lekua | Bagneuxko hilerria | ||
Heriotza modua | : arnas gaixotasuna | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | alemana italiera frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abeslaria | ||
Parte-hartzailea
| |||
Enplegatzailea(k) | Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Genero artistikoa | chansona | ||
Ahots mota | kontraltoa | ||
Musika instrumentua | ahotsa | ||
Diskoetxea | Universal Music Group | ||
yvettes.blog4ever.com… | |||
Danielle Frida Hélène Boccara (Casablanca, Maroko, 1940ko urriaren 29a – Paris, 1996ko abuztuaren 1a) abeslari frantziarra izan zen. Bere familia jatorriz judua Livornokoa ( Italia ) zen, Ipar Afrikako frantziar kolonietara joana, zeinaren ondorioz Casablancan jaio eta hazi zen.[1]
Boccarak Parisko Mireille abeslariaren Petit Conservatoire de la Chanson-en jaso zuen bere musika-prestakuntza. 1960an ospatu zituen bere lehen arrakastak Antibesko Rose d'Or jaialdian.
1969an, Frantziaren ordezkari izan zen orduko Eurovision edizioan (Un jour, un enfant abestiarekin, Émile Sternen konposizioa) eta beste hiru abeslarirekin batera irabazi zuen; sari banatua egon den Eurovisioneko aldi bakarra. 1969ko hartan berarekin batera irabazle izan ziren Erresuma Batuaren izenean, Lulu "Boom Bang-a-Bang" kantuarekin; Herberehetako Lenny Kuhr "De troubadour" abestiarekin, eta Espainiako ordezkari Salomé katalana, "Vivo cantando" abestiarekin.[2]
Kantariaren nazioarteko beste arrakasta batzuk izan ziren Les Moulins de mon cœur ( Michel Legrandena, ingelesezko bertsioa, The Windmills of my Mind, Dustie Springfield hedatu zuena gero) eta Cent mille chansons (Michel Magnek konposatua). Boccarak urrezko bi disko eta platinozko disko bat jaso zituen bere salmenta arrakasta handienengatik. Frantzian izan ezik, ospe handia izan zuen, batez ere Espainian. Alemanez, ingelesez, italieraz eta errusieraz ere grabatu zituen abestiak.
1960 eta 1983 artean izan zuen karrera jarraituena, urteroko diskoak kaleratuz. 1988tik aurrera ez zen grabazio berririk agertu. Bere semea, Tristan Boccara, 1970eko hamarkadaren erdialdean jaioa, musikaria da (abeslaria, konpositorea, piano-jolea, moldatzailea) eta Goldinski izen artistikoarekin ere egiten du lan. Frida Boccara pneumoniak jota hil zen 55 urte zituela eta Parisko aldirietan dagoen Bagneuxko hilerriko alderdi juduan lurperatu zuten.