Frédéric-Georges Herr

Frédéric-Georges Herr

komandante

Bizitza
JaiotzaNeuf-Brisach1855eko maiatzaren 7a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1932ko urriaren 27a (77 urte)
Hezkuntza
HeziketaÉcole polytechnique
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmilitarra
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraFrantziako Lurreko Armada
Graduadibisio-jeneral
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Frédéric-Georges Herr (Neuf-Brisach, 1855eko maiatzaren 7a - Paris, 1932ko urriaren 27a) frantziar jenerala izan zen.

Frankfurteko hitzarmenaren ondoren Frantzian bizitea aukeratu zuen mediku baten semea izan zen. 1874an Eskola Politeknikoan sartu zen eta amaitzean armadan sartu zen, garai hartan ikasle gehienek egiten zuten bezala.[1]

1883ko irailaren 17an Anne Peugeotekin ezkondu zen, Peugeot auto ekoizleen familiakoa. 1895 eta 1902 arteam Madagaskarreko konkistan aktiboki parte hartu zuen, Gallieni jeneralaren agindupean.

1911ko martxoaren 23an brigada-jeneral izendatu zuten, eta 1912an Balkanetan misio bat zuzentzeko hautatu zuten. Misioa garaipen handia da eta emaitzak garai hartako bi liburutan jaso zituen, zeren artilleriaren erabilerari buruzko argibide ugari baitzituzten, urte batzuk geroago Lehen Mundu Gerra piztean lege-indarra hartu zutenak.

Gerra hastean, 6. Armada gorputzaren artilleriaren buru bihurtu zen, Maurice Sarrail jeneralaren menpe. Virtongo guduan parte hartu zuen, 1914ko abuztuaren 22an. Herrek inoiz hegazkinez tiro egin zuen lehena izan zen.

Laster dibisioko jeneral izendatu zuten, 1914ko urriaren 27an, eta 1915eko otsailaren 17tik apirilaren 5era bitartean Les Èpargesko guduan nabarmendu zen. Urte berean, Verdungo hiriaren defentsen agintari gorena izendatu zuten, non 1916ko otsailaren 26ra arte mantenduko zen postuan, Alemaniar Inperioaren lehen erasoak jasanez.

1919ko 24an armadaren erreserban ezarria, Peugeot lantegietako Administrazio Kontseiluan sartu zen. Pont-de-Roide-Vermondansen ehortzita dago. Pétain mariskalak bere hiletan diskurtso bat eman zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) Géhin et al, Gérard. (2008). Dictionnaire des Généraux et Amiraux de la Guerre 1914-1918.. .


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]