Fujiwara no Michinaga

Fujiwara no Michinaga

Q100898078 Itzuli

984ko martxoaren 6a - 986ko azaroaren 19a
Chamberlain of Japan (en) Itzuli

983ko martxoaren 14a - 984ko martxoaren 6a
Bizitza
JaiotzaKyoto, 966
Herrialdea Japonia
HeriotzaHōjō-ji (en) Itzuli1028ko urtarrilaren 3a (61/62 urte)
Hobiratze lekuaUji Mausolea (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza
Familia
AitaFujiwara no Kaneie
AmaFujiwara no Tokihime
Ezkontidea(k)Minamoto no Rinshi (en) Itzuli
Minamoto no Renshi (en) Itzuli
Minamoto no Shigemitsu's daughter (en) Itzuli
Fujiwara no Takeko (en) Itzuli
Minamoto no Meishi (en) Itzuli
Fujiwara no Yoshiko (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaMidō-ryū (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Lan nabarmenak

Fujiwara no Michinaga (japonieraz: 藤原道長 ?, 966-1027) japoniar politikaria izan zen eta Fujiwara klanaren kontrolen gorena ordezkatu zuen herrialdeko gobernuan. XI. mendearen hasieran de facto gobernatu zuen Japonian, lau enperatrizaren (ez erregina) aita , bi enperadoreren osaba eta beste hiruren aitona baitzen.

Fujiwara no Kaneieren laugarren edo bosgarren semea zen eta ama Tokihime zen. Anaien artean bi errejidore eta bi ezkontide inperial zeuden. Hamabost urterekin hasi zuen bere ibilbide politikoa, baina seme gazteena zenez ez zuen gortean presentzia garrantzitsurik izan bere bi anaiak gaixorik hil ziren arte, 995ean .

Handik aurrera botere politikoa eta gortearen onespena lortzen hasi zen bere senideen gainean, bereziki bere iloba Fujiwara no Korekicha-rena. Nairan izendatu zuten, enperadorearen idazkaria zena eta dokumentuak berrikusten zituena enperadoreak irakurri aurretik.

Handik gutxira, estrategia bati etekina atera zion Michinagak. Historikoki enperadoreek beti izan zuten emazte bat; ordura arte, Ichijō enperadoreak Michinagaren iloba bat zuen emazte bakarra, baina geroago enperadoreak bi enperatrizaren presentzia aldi berean legeztatu zuen; horrela Michinagak aprobetxatu zuen eta bere alaba, Fujiwara no Shōshi, bigarren enperatriz bihurtu zuen 1000. urtean eta Chūgū titulua jaso arazi zuen (lehen enperatrizak Kōgō titulua zuen). Lehenengo enperatrizaren heriotzak boterea bermatu zion Michinagari. Geroago Shoshi enperatrizak bi seme izan zituen: etorkizuneko Go-Ichijō enperadorea eta etorkizuneko Go-Suzaku enperadorea.

1011n Ichijō enperadorea erretiratu zenean, Michinagaren lehengusua zen Sanjō enperadorea igo zen tronura. Garai horretan biek desadostasunak izan zituzten eta Michinagak Sanjō enperadoreari presioa egin zion 1016an Go-Ichijō enperadorearen alde abdikatzeko. Urte honetan Michinagak 1017. urtera arte sesshō errejidore gisa hartuko zuen kargua, baina kanpakuaren boterea usurpatu zuen, nahiz eta horrela izendatu ez izan, ekintza honengatik Mido Kampaku bezala ezagutzen da Michinaga.

Honen ostean 1019an bizitza politikotik erretiratu zen eta ezer gutxi jakin zen berari buruz hil zen arte. Mido Kanpakuki izeneko egunkaria idatzi zuen, Heian Aroko gortearen bizitzari buruzko informazio iturri nagusia dena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]