Fukuoka–Kitakyushu metropoli eremua (japonieraz: 福岡・北九州大都市圏 Fukuoka Kitakyūshū Daitoshiken ) Japonian dagoen laugarren metropoli eremu handiena da. Kyushu uhartearen iparraldea hartzen du eta Yamaguchi prefeturaren (Honshu) mendebaldea ere bai. 2006ko erroldaren arabera 5.738.977 biztanle ditu.
Lau eremuk osatzen dute metropoli eremua:
Eremua | Biztanleak |
---|---|
Fukuoka Handia (Fukuoka-Kurume-Saga) | 2.868.977 |
Kitakyūshū Handia (Kitakyūshū-Shimonoseki) | 2.400.000 |
Ube eremua | 270.000 |
Iizuka eremua | 200.000 |