Furigana

Furigana (振り仮名) japonierazko irakurketa errazteko erabiltzen den metodo bat da, kana txikiak edo karaktere silabikoak kanjien ondoan jarrita, normalki ahoskera errazteko. Furiganei batzuetan yomigana (読み仮名) edo rubi (ルビ) esaten zaie. Normalean, kanji ezezagun edo ezohikoen ondoan jartzen dira edo umeentzako irakurgaietan. Bigarren Mundu Gerraren osteko japonieraren idazketaren erreformaren aurretik, askoz erabiliagoak ziren.[1]



Furigana normalki hiraganaz idazten da, baina batzuetan katakanaz ere bai. Idazkera bertikala denean, tategaki furigana eskubian jartzen da eta horizontala denean, yokogaki furigana gainean agertzen da:


edo

かん

Goiko adibidean, kanji hitza ahoskatzeko laguntza ematen da. Hitz hori bi kanjiren bidez adierazten da: 漢 (kan, hiraganaz, かん) eta 字 (ji, hiraganaz, じ).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]