Fusajirō Yamauchi | |||
---|---|---|---|
1889 - 1929 - Sekiryo Kaneda (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kyoto, 1859ko azaroaren 22a | ||
Herrialdea | Japonia | ||
Heriotza | Kyoto, 1940ko urtarrilaren 1a (80 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: gaixotasun zerebrobaskularra | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | japoniera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | ekintzailea |
Fusajiro Yamauchi (japonieraz: 山内 房治郎 Yamauchi, Fusajirō , Kyoto, 1859ko azaroaren 22- ib. 1940ko urtarrilaren 1) japoniar enpresari ospetsua izan zen. Berak sortu zuen Nintendo lantegia eta haren lehen presidentea izan zen. Yamauchi Kyoton egokitu zuen bere enpresa. Lehenengo arrakasta karta sortak ekoizten lortu zuen.[1]
Fusajirō Yamauchik 1889ko irailaren 23an sortu zuen bere enpresa, Nintendo Koppai (任天堂骨牌). Karta sorta desberdinak sortu zituen, hanafuda motatakoak, eta arrakasta lortu zuen batez ere yakuzek haren kartak zuten kalitateari esker erabiltzen zutelako. Horren ondorioz, Yamauchik negozioa handitu behar izan zuen. Denboraz Nintendo konpainia oso ezaguna egin zen eta Japonia osoan ospetsua. 1902an beste urrats eman zuen konpainiak: mendebaldeko karta sortak, batez ere ingelesak, hasi zituen ekoizten; lan horretan Japoniako lehendabizikoa izan zen.
Fusajirō Yamauchi 1889tik 1929 arte izan zen presidentea; azken urte horretan erretreta hartu zuen. Haren suhia zen Sekiryo Kaneda konpainiaren lehendakaritza hartu zuen, orduan. Azkenik, 1940an, Japonia Bigarren Mundu Gerran sartu aurretik, Yamauchi buruko isurketa izan zuen eta hil egin zen. Enpresaburuaren gorpuzkinak Kiotoko konpainiaren jarorrizko bulegoen sotoetan lurperatu zituzten.[2]