Fórmula V

Fórmula V
Datuak
JatorriaMadril,  Espainia
Musika motaPop
Urteak19671975
Produkzioa
Diskoetxea(k)Philips
Taldekideak
Paco Pastor
Tony Sevilla
Mariano Sanz
Amador Flores
Quino de la Peña
Informazio gehigarria
formulav.es
Musicbrainz: 865453f1-b770-43b5-93cf-2ac43e28b82f Songkick: 457625 Discogs: 737983 Edit the value on Wikidata

Fórmula V (Fórmula Quinta ahoskatua) hasieran Paco Pastorrek (ahotsa), Antonio Sevillak (bateria), Mariano Sanzek (baxua), Amador Flores "Chapete"k (organoa) eta Joaquín de la Peña "Kino"k (gitarra) osatutako espainiar popeko madrildar musika talde bat da.

Fórmula Vren hasiera 1967an da bi madrildar talde elkartu ondoren, Los Rostros eta Los Jíbaros, talde hauetako kideak jada hiriko kontzertu batzuetan ezagutu zirelarik eta Los Cambios deitu ziren.

Jauzia 1968an eman zen. Los Pekenikes taldeko kide ohia zen José Nietok taldea entzun zuen eta talde honen existentzia jakinarazten dio Maryní Callejori, Los Brincos eta Los Relámpagosekin jada arrakasta lortu zuen zuzendari artistikoa zena. Callejok etorkizun handiko bost musikari gazteak hartu zituen Phillips zigiluaren zaintzapean, ez aurretik taldearen izena Fórmula Vra aldatu gabe. Callejok berak, moldatzaile eta ekoizle bezala, Los Relámpagoseko kideak ziren Pablo Herrero eta José Luis Armenterosen laguntzarekin espainiar musikako promesa gazteak leunduko zituen 1960ko hamarkadaren amaierako eta 1970eko hamarkadaren hasierako udako musikaren erreferentzia bihurtzeko. Hala, Formula Vk bere lehen singlea grabatzea lortu zuen Mi día de suerte es hoy eta Vuelve a casarekin, Dave Clark Five britainiar taldearen Come home arrakastaren itzulpena. Jada single horietan taldearen ezaugarri bereizgarria nabari daiteke: abesti komertzialak, gazteak, umoretsuak eta gogoraerrazak, oso bat zetozenak garai hartan entzuten zen musika motarekin.

1968an lortu zuten euren lehen arrakasta Tengo tu amor abestiarekin, talde errebelazio bezala ezagutarazi zituen, azkar salduenen zerrendako lehen posturaino igoz. Hortik aurrera arrakastak bata bestearen atzean datoz: Cuéntame eta Cenicienta 1969an, Jenny Artichoke 1970ean, Vacaciones de verano 1972an, Eva María 1973an, Loco, Casi Loco eta La Fiesta de Blas 1974an. Taldearen ospea, orduan, Hegoamerika zati batetik eta Kubatik hedatu zen, non taldeak oraindik ospe handia duen, bertan 1990eko hamarkadako euren berrelkartze biretan egon zirelarik. Euren jantziak ere bereizgarriak ziren: esmokin zuria, praka beltzak eta beige edo urdin kolore bakarreko alkandorak.

Formula Vk bi film ere protagonizatu zituen, Un, dos, tres, al escondite ingles 1968an, Iván Zuluetak zuzendua, eta A 45 revoluciones por minuto 1969an, Pedro Lazagak zuzendua.

1975ean, taldeko bost kideek, elkarren artean hala adostuz, taldea desegitea erabaki zuten. 1986an elkartuko ziren berriz TVEn Fernando Navarretek eginiko gala batean, hamaika urte elkar ikusi gabe eman ondoren.

1995etik aurrera Los Diablosekin batera aldika kontzertuak ematen dituzte, eta zenbait CD grabatu dituzte, horietako lehena, Fórmula Diablos izenekoa, urrezko diskoa ere izan zelarik.

Bitxikeria bezala, 2002tik aurrera Los Diablos eta Los Salvajes taldeetako kide ohiekin batera euren kontzertuetan Formula V, Los Diablos eta Los Salvajes taldeen arrakasta guztiak abesten dituen musika talde berri bat osatzen dute. Talde berriak abestutako hiru talde hauen arrakasta guztien zenbait bilduma merkaturatu dituzte CDan.

  • Formula V berria 2002ko apiriletik egundaino.
    • Paco Pastor (Paco) – ahotsa
    • Juan Antonio López (Juan Antonio) – gitarra bakarlaria, Koroak
    • Ángel Peñalver (Ángel) – baxu elektrikoa, koroak
    • Giani Scavini (Giani) - teklatuak, koroak
    • Emilio Sancho (Emilio) bateria, perkusioa

Drindots taldeak Eva María se fue abestia moldatu zuen 1996an, Ebamirentxu joan zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]