Gagaku1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Gorteko emakumeak Tximeletaren dantza (kochōraku) egiten, 1867. | |
Mota | Kultura Ondare Immateriala |
Erreferentzia | 00265 |
Kokalekua | Japonia |
Eskualdea2 | Asia eta Pazifikoa |
Izen ematea | 2009 (XXXIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Gagakua (japonieraz: 雅楽 "musika dotorea" ) Japoniako antzinako gorteetako musika klasikoa da. Txina eta Koreatik iritsi zen Japoniara V. mendean, eta VIII. mendean indar hartu zuen gortean.
Gagaku musikaren emankizunek kangen (flautak, harizko tresnak eta perkusioa) izena dute, eta haiekin batera egiten diren dantzek, berriz, bugaku. Antzinako musika horren zenbait adibide gorde dira, eta iturri garrantzitsu dira, bai antzinako musika aztertzeko, eta bai Txinako dinastia aberatsenen garaiaren berri izateko (618-907).