Gang bang

Lisa Sparxxx Gang Bangaren munduko errekorraren jabea da.

Gang Banga edo gangbanga orgia mota bat da zeinetan emakume edo gizon homosexual batek hiru gizon edo gehiagorekin txandaka edo aldi berean sexu-harremanak izaten dituen. Halaber, gizon batek emakume ugarirekin sexu-harremanak izaten dituenean "alderantzizko gangbang" (reverse gangbang) esaten zaio.

Gang Bang terminoa industria pornografikoan erabili ohi da zine pornografikoaren genero bat bezala sailkatzeko. Genero horretan, 6 eta 12 gizonezko artean hartzen dute parte, baina The World's Biggest Gangbang (1995) filma grabatu zenetik, Annabel Chong emakumezko aktore pornoarekin, pornografiaren industriak emakumezko bakar batekin errekorrak hausteari ekin zion.

Urte batzuk geroago, 1999ko otsailaren 6an, Houston ospetsu bihurtu zen 620 gizonekin etenik gabe sexu-harremanak izateagatik. Hala ere, zenbaki hori zalantzan dago eta benetazkoa 100 gizonen inguruan egongo zela esaten dute.

2002ko otsailaren 10ean, Klaudia Figura poloniar emakumezko aktore pornoa 646 gizonekin sexu-harremanak izan zituen. 2003an, Marianna Rokitak, beste poloniar batek, 759 gizonekin egin zuen. Azkenik, 2004. urtean, emakumezko aktore porno gazte estatubatuar bat, Lisa Sparxxx kilobanga lortzeko zorian geratu zen, eta errekorra 919an ezarri zuen[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Wikiwix's cache» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]